Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Murias-Limousin taldeak burua azaldu du Euskaldun Txapelketan eta Espainiako Kopan
Partekatu:      

Murias-Limousin taldeak burua azaldu du Euskaldun Txapelketan eta Espainiako Kopan

13-06-2019

Murias-Limousin emakumeen taldeak helburuak bete ditu sasoiaren aurreneko erdian eta maila erakutsi du, batez ere junior mailan, errepidean baita pistan ere. Euskaldun Txapelketa eta Espainiako Kopa erronka nagusiak dira eta ezin hobeto aritu da multzoa.

Pistan, Naia Amondarain gazteak Espainiako Kopa irabazi zuen eta Espainiako txapelduna izan zen madison proban; hainbat beste domin pilatu zituen Ibarrakoak, baita Ehkiñe Rivas taldekideak ere. Amondarain berak Europako Txapelketan parte hartuko du uztailean.

Errepidean, berriz, Amondarain protagonista nagusia izaten ari da Euskaldun Txapelketan eta Espainiako Kopan: 3. sailkatuta Gorlan, 4.a Eibarren, 2.a Balmasedan, Arabako Itzulia irabazi zuen, Euskadiko txapeldun ordea Ugaon, 2.a Barrundian...

Beraz, taldea nabarmendu da euskal egutegian. Asteartean, Ekhiñe Rivas eta Xubane Garai taldekideek lehenengo eta bigarren postuak eskuratu zituzten Gipuzkoako bakarko erlojupeko txapelketan Aizarnazabalen; Garazi Erostarbek, berriz, bigarren postua poltsikoratu zuen 23 urteko azpikoetan. Asteburuan, bi lasterketatan lehiatuko da taldea, Lakuntzako Emakumeen Sarian y Errioxako Sarian.

Maialen Aramendia, Garazi Erostarbe eta Irati Idirin, 23 urteko azpikoak, eta Naia Amondarain, Xubane Garai eta Ekhiñe Rivas, juniorrak, Murias-Limousin taldeko sei txirrindulariak dira aurten, Euskadi-Murias eta Tolosako Oriako Txirrindulari Eskola hitzarmena sinatuta emakumeen txirrindularitza bultzatzeko. Eneko Garai da arduraduna eta Loli Sansano da kirol zuzendaria. Txirrindulariak BH bizikletekin lehiatzen dira errepidean; baita Spiuk (kaskoak eta betaurrekoak), Kalas (lehiatzeko jantzia) eta Skoda (autoa) etxeekin ere.

Kadete mailan, Oriako TE-aren Limousin-Murias lehiatzen da lau txirrindulariekin: Amaia Astarloa, Jone Gisasol, Naroa Olano eta Nagore Txintxurreta.

Argazkia: Photo Gomez Sport