Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Murias txirrindulari taldea Euskadi Basque Country-Murias taldea deituko da aurrerantzean
Partekatu:      

Murias txirrindulari taldea Euskadi Basque Country-Murias taldea deituko da aurrerantzean

09-11-2015

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte, Murias txirrindulari taldearen ordezkariekin bildu da gaur, eguerdian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Gazteriako eta Kiroletako zuzendari Jon Redondo zuela lagun, Uriartek taldearen maillot berriaren irudia ezagutu du klubeko arduradunen eskutik.
Murias euskal konpainia da Murias Txirrindulari Talde kontinentalaren jabe, eta, Eusko Jaurlaritzari esan zionez, datozen denboraldietan Basque Country izena erantsi nahi zion taldearen izenari. Hala, «Euskadi Basque Country - Murias Taldea» izena izango du aurrerantzean.

Murias enpresak, Murias Taldearen sustatzaile, euskal txirrindularitzaren harrobia garatu nahi du, eta horixe du lehentasunezko helburu. Hala, doan laga dizkie, bai ekipamendua, bai laguntza-ibilgailuak, protagonismoa partekaturik. Uriarte sailburuaren hitzetan: «eskertzekoa da Murias taldeak, lehiatzen den lasterketetan, gure herrialdea ezagutarazten laguntzea. Denok ordezkatzen gaituen marka bat da eta gure mugez harago nor garen ezagutzea nahi dugu. Dagoeneko kontu jakina da kirolak plataforma ona direla gure burua nazioarteko jokalekuan ezagutzera emateko».

Txirrindulari taldearen arduradunek azpimarratu dutenez: «Euskadi Basque Country-Murias Talde berriak asmo handiko helburuak ditu datozen urteetarako; Muriasentzat ohore bat da datozen denboraldietan Europako errepideetan Euskadiren enbaxadore izateko aukera».  Datorren denboraldian, berriz ere kategoria Kontinentalean lehiatuko da taldea, eta euskal txirrindulari berriekin indartuko dute. Eta ziurtatu dute 2015ean egin zuten egutegi kontinental profesionala indartzea dutela helburu, atzerriko HC mailako lasterketetan parte hartuz: esaterako, Nazioarteko Kriteriumean, Frantziako Paris-Tours lasterketan, Bretainia Handiko Itzulian edota Norvegiara Itzulian.

2017 urterako, berriz, kategoria Kontinental profesionalerako jauzia ematea da asmoa, eta, besteak beste, Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikan, Espainiara Itzulian eta Volta Catalunyan parte hartzeko aukera izatea. Epe motzera, 2018ko Frantziako Tourrean lehiatzeko gonbita lortu nahi du Euskadi Basque Country -Murias Taldeak, euskal txirrindularitza ziklismo profesionalaren elitean kokatzeko berriz.

Asmo handiko helburuak dira, eta taldeak lanean dihardu, erronka horiexei heldu nahi dieten beste konpainia batzuk erakartzen, eta taldeari protagonismoa ematen.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium