Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Odriozola: "Nortasunaz gain, taldeak oso maila altua erakutsi du"
Partekatu:      

Jon Odriozola: "Nortasunaz gain, taldeak oso maila altua erakutsi du"

27-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko kirol zuzendaria txirrindulariek Route du Sud-en “oso lasterketa bikaina” egin zutela dio. “Talde frantses onenak eta Movistar taldea, Quintana buru izan dutelarik, ibili dira bertan eta nortasuna erakusteaz gain, oso maila altua eman dugu. Taldea beti aurrean ibili da, aurpegia ematen, eta lehenengoen artean sartu gara”, adierazi du Odriozolak, Mikel Bizkarraren zazpigarren postua azpimarratuz.

Espainiako txapelketari buruz, Euskadi Basque Country Murias taldearentzat lasterketa ez zela batere egokia adierazi du. “Ibilbidea ez zen hain gogorra eta Movistarrek lasterketa menpean eraman zuen, baina hala ere gu hor egon ginen. Alex Aramburu eta Mikel Iturria ihesaldietan sartu ziren, aurpegia eman genuen eta aurrean ibili ginen azken momentura arte”, azaldu du Odriozolak.

“Hemendik aurrera, oso helburu garrantzitsuak ditugu, Ordizia eta Getxo, etxeko lasterketak. Gainera, Burgos eta Portugal ondo prestatu nahi ditugu, erronka handia da bietan egotea, baina taldea protagonista izango da eta ea bigarren garaipen hori lortzen dugun”, amaitu du.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium