Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aritz Bagües: "Ohore bat da etxeko taldean egotea eta kolore hauek defendatzea"
Partekatu:      

Aritz Bagües: "Ohore bat da etxeko taldean egotea eta kolore hauek defendatzea"

25-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko ziklistak “Txirrindulariak” web saioan parte hartu eta taldearen denboraldiaz aritu. “Lasterketa guztietan hor gaude, baina irabaztea zaila da”, onartu du errenteriako txirrindulariak.

Taldearen proiektuari dagokionez, berarentzat euskal talde baten koloreak defendatzea “ohore bat” dela adierazi du. “Jende askok bultzatzen gaitu eta horrek ere indarra ematen digu lasterketetan”, adierazi du txirrindulariak. “Euskal Herrian zaletasun asko dago eta pena de Euskaltel desagertu zenetik ezer ez egotea. Gu hor gaude, baina ezin ditugu etxeko lasterketa korritu. Maila bat igo nahi dugu etxeko lasterketak korritu ahal izateko eta euskal zaleei motibazio hori emateko”, esan du Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak.

Bere denboraldiari buruz, helburu nagusiak hemendik aurrera datozela aitortu du. “Madrilgo Itzuliaren ondoren atsedena hartu nuen orain datozen lasterketak prestatzeko”, adierazi du. “Taldeak ekainean korrituko dituen lasterketatarako motibazio handia daukat eta nire hurrengo helburuak Boucles de la Mayenne, Route du Sud eta Espainiako Txapelketa izango dira”, dio Bagües-ek, eta lasterketa horietan garaipenaren borrokan egotea espero du.

Amaitzeko, berarentzat “amets bat” izango litzateke aurten garaipen bat lortzea eta aitortu du helburu nagusia taldea pausu bat aurrera eramatea dela etxeko lasterketetan parte hartu ahal izateko.

Ikusi elkarrizketa osoa hemen: