Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguez, gazterik onena Volta a Portugaleko atariko erlojupekoan
Partekatu:      

Oscar Rodriguez, gazterik onena Volta a Portugaleko atariko erlojupekoan

27-07-2016

Oscar Rodriguezek gazteen sailkapeneko lidergoa eskuratu du Volta a Portugal itzuliko atariko erlojupekoan. Nafarroako txirrindulariak 38. postua lortu du sailkapenean eta bihar maillot zuriarekin irtengo da lehenengo etapan.

Aritz Bagües, 33. postuan, taldeko onena izan da eta garaipena eta sailkapen nagusiko lidergoa Rafael Reisek (W52- Porto) eskuratu du.

Etapako sailkapena eta sailkapen nagusia (behin-behinekoa)

1. Rafael Reis (W52-Porto) 4 min 48seg.
2. Jóni Brandão (Efapel) 3 segundura.
3. José Gonçalves (Caja Rural) 3 segundura.
33. Aritz Bagües 14 segundura.
37. Gari Bravo 15 segundura.
38. Óscar Rodríguez 16 segundura (gazterik onena).
49. Beñat Txoperena 17 segundura.
66. Aitor González 21 segundura.
84. Jon Ander Insausti 23 segundura.
106. Gotzon Udondo 29 segundura
107. Pello Olaberria 30 segundura.

Bihar, lehenengo etapan,167 kilometoko ibilbidea izango dute txirrindulariek. Ovar-en hasi eta Bragan amaituko dute eguna, azkeneko 30 kilometrotan Sameiro bigarren mailako mendatea bi aldiz igo ondoren. Helmuga, azken mendatetik 7 kilometrora izango dute.