Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Óscar Rodríguez seigarren izan da eta podiumera igo da Gaztela eta Leongo Itzuliko lehen etapan
Partekatu:      

Óscar Rodríguez seigarren izan da eta podiumera igo da Gaztela eta Leongo Itzuliko lehen etapan

19-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Óscar Rodríguez txirrindularia seigarren izan da Aguilar de Campoo eta Santibaéz de la Peña artean gaur jokatu den 168 kilometroko Gaztela eta Leongo Itzuliko lehenengo etapan.

Txirrindulari nafarra 15 txirrindulariko maila handiko ihesaldian sartu da eta bertan izan dira ere Dayer Quintana (Movistar), Romain Sicard y Jonathan Hivert (Direct Energie), Daniel Mestre (Efapel) edo Rafel Reis (Caja Rural). Alexander Evtushenkok (Lokosphinx) lortu du garaipena, azken kilometroetan erasoa jo eta gero. Rodríguez seigarren izan da azkenik eta podiumera igo da lehen espainiarraren sailkapeneko saria jasotzera.

“Óscar Rodríguez oso ondo egon da estrategikoki, talde asko zeuden ihesaldian eta guretzat garrantzitsua zen gu ere bertan egotea. Pena izan da ihesaldiaren abantaila handiagoa ez izatea, biharko etapari begira sailkapen nagusian gure aukera izango genukeelako, baina txirrindulari asko zeuden ihesaldian eta etaparen garaipenaren bila korritu da. Gure tokian egon gara eta podiumera igotzea lortu dugu, hori oso garrantzitsua da guretzat. Lana ondo egiten duzunean azkenean saria jasotzen duzu”, adierazi du Jon Odriozola  kirol managerra etapa amaieran.

Óscar Rodríguezen adierazpenak: “Ihesaldian ulertu egin gara abantaila mantentzeko, baina helmugatik 20 kilometrora erasoak hasi dira eta Evtushenkok irabazi du, indartsuena zelako. Bihar oso etapa gogorra izango da, baina uste dut Camperona ondo egokitzen dela nire ezaugarrietara”.

Bihar bigarren etapa (166,4km) izango da jokoan, aurtengo Gaztela eta Leongo Itzuliko gogorrena. Lau mendate igo behar izango dituzte txirrindulariek, Camperona mendatean amaieran izango duen etapan. Azken mendate honek %20 aldapak ere baditu azken hiru kilometroetan.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium