Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Paris-Bourges, denboraldiko azken klasika
Partekatu:      

Paris-Bourges, denboraldiko azken klasika

06-10-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeak Paris-Bourges (1.1) klasika frantziarrean parte hartu du gaur. 193,7 kilometroko ibilbidea izan dute txirrindulariek eta Sam Bennettek (Bora-Argon 18) lortu du garaipena berriz ere, Alexander Porsev (Katusha) eta Rudy Barbierren (Roubaix Métropole Européenne de Lille) aurretik.

Bost txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia: Quentin Jauregui (AG2R La Mondiale), Elie Gesbert (Fortunéo - Vital Concept), Sander Helven (Topsport Vlaanderen - Baloise), Ivan Centrone (Team Differdange-Losch) eta Rasmus Byrel Iversen (Team Giant Scatto U23). Cofidis taldeak estu lotu ditu iheslariak eta ez die 3 minutu baino gehiagoko abantaila hartzen utzi. Helmugatik 16 kilometrora tropelak ihesaldia harrapatu du.

Oso ibilbide laueko lasterketan, Euskadi Basque Country – Murias taldeko txirrindularientzako batere aproposa, Aritz Bagües izan da taldeko lehen sailkatua, 65. postuan, irabazlearengandik 28 segundora.

Hau izan da taldeak aurten lehiatu duen azken iraupeneko proba eta hemendik bi astera Chrono des Nations-en denboraldia amaituko du.