Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Pello Olaberria: "Sekula ez dut ahaztuko profesional mailan debuta egin nuen eguna"
Partekatu:      

Pello Olaberria: "Sekula ez dut ahaztuko profesional mailan debuta egin nuen eguna"

31-10-2016

Euskadi Basque Country – Murias taldeko txirrindularia bere lehen denboraldi profesionalaz aritu da eta, nahiz eta ez den nahi bezain ondo ibili, bere erreferenteekin lehiatzeko “ametsa” bete egin du.

Zer balorazio egiten duzu profesional mailan burututako lehen denboraldiaz?

Egia esateko, balorazioa ez da ona. Ondo egin dut lan, baina gauzak ez zaizkit espero bezala atera eta urtea neure buruarekin desengainatuta bukatu dut.

Zein izan da alderik zailena?

Gogor lan egin, lasterketara joan eta maila ematen ez duzula ikustea. Zaila da gauzak motibazioarekin egiten jarraitzea. Norberarengatik min ematen du, baina baita ere taldea eta taldekideengatik, eskatzen dizuten guztia emateko gaitasunik ez izatea.

Urteko alderik positiboena?

Profesional izatearen ametsa bete ahal izatea eta astez aste txirrindularitza munduko izen onenekin aritzea.

Parte hartu duzun lasterketa guztietatik, oroitzapen berezirik ahal daukazu?

Asko ditut, baina nire lehenengo lasterketa aukeratuko nuke, Challenge de Mallorca. Nire lehen lasterketa profesionala izan zen eta Jon Ander Insausti eta Izagirre anaiekin batera lehiatzearen ametsa bete ahal izan nuen. Beti izan dira nire erreferenteak eta beraiekin aritzen naiz entrenamenduetan, oso maila altua daukate eta ez nuen beraiekin lehiatzeko aukerarik ikusten. Sekula ahaztuko ez dudan eguna izan zen.

Nola ikusi duzu taldea barrutik?

Oso giro ona daukagu eta dena atseginagoa da horrela. Maila altua erakutsi eta aurpegia eman dugu lasterketa handietan. Agian zorte pixka bat falta izan zaigu, Imanolek lortu zuenaz aparte beste garaipen bat lortzeko, baina oso gertu ibili gara.

Zein helburu dituzu datorren denboraldiari begira?

Lehenik eta behin, osasuna. Osasun arazorik ez izatea ondo lan egin ahal izateko. Gero, aurten baino hobeto ibiltzea. Asko ikasi egin dut eta esperientzia horrek lagungarria izatea espero dut. Nire onena eman nahi dut, bai niretzat zein taldearentzat. Amaitzeko, niregan jarritako konfiantza bueltatu ahal izatea.

Zer mezu bidaliko zenieke zaleei proiektu hau babesten jarraitu dezaten?

Zaleak proiektu hau babestek jarraitzeko animatzen ditut. Badakigu kantitatea eta kalitatea dagoela euskal txirrindularitzan, baina ez dago talde nahiko jauzi hori eman ahal izateko. Gure taldea egun dagoen talde bakarra da, baina laguntza handiagoa behar dugu proiektua hazi eta etorkizun ez oso luzean, euskal txirrindulariek egiten dituzten gauza handiez hitz egin dezaten.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium