Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Portugaleko Volta: Taldea amaiera arte ahalegindu da
Partekatu:      

Portugaleko Volta: Taldea amaiera arte ahalegindu da

08-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea asko ahalegindu da garaipenaren lehian atzo amaitu eta , 10 etapa eta 1608,7 kilometro izan dituen Portugaleko Voltan.

Euskal taldea ihesaldietan ibili da ia egunero, baina ez du saririk jaso. Ibilbidearen gogortasuna, bero handiak eta sailkapen nagusiko taldeen kontrolak, batez ere Rui Vinhas irabazlearen taldea W52 Porto, asko baldintzatu dute lasterketaren bilakaera.

Larunbateko etapan, Aritz Bagües eta Beñat Txoperena 16 txirrindulariko ihesaldian sartu ziren, baina tropelaren hurbiltasunak aurreko taldearen sakabanaketa eragin zuen azken mendatean eta euskal txirrindulariek ezin izan zioten bi txirrindulari indartsuenen erritmoari eutsi. Daniel Mestrek (Efapel) irabazi zuen etapa.

Atzo azken etapa izan zen jokoan, 32 kilometroko erlojupekoa Lisboan. Rui Vinhas (W52-Porto) lidergoari eutsi zion haizea kontra jo zuen erlojupekoan eta Gustavo Velosok irabazi zuen etapa, baina sailkapen nagusiko bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Daniel Silva (Rádio Popular – Boavista), hirugarren, osatu zuen lasterketaren podiuma.

Jon Ander Insausti, 15. postuan 2:32-ra, erlojupeko bikaina egin zuen

Hasiera bikaina Oscar Rodriguezen eskutik

Taldeak hasiera bikaina eman zion lasterketari, atariko erlojupekoaren ostean Oscar Rodriguez podiumera igo zen eta, lasterketako gazterik onenaren saria jasotzera.

Txoperena ihesaldian sartu zen bigarren etapan, baina helmugatik 20 kilometrora harrapatu zuen taldeak, behin azken mendateko “sterratoa”an sartuta. Bosgarren etapan Aitor Gonzalezekin batera ahalegindu zen, baina sailkapen nagusiko taldeek ez zuten aukerarik eman egun horretan.

Txirrindulari nafarra ihesaldian ibili zer ere zazpigarren etapa eta, beste bi txirrindulariekin batera, ia zapuztu zituzten talde nagusiaren interesak. Tropelak helmugatik bi kilometrora harrapatu zituen.

Jon Ander Insausti ihesaldian helmugaratzea lortu zuen hirugarren etapan, baina txirrindulari euskalduna zebilen taldean ez zen adostasunik izan aurreko bi txirrindulariak harrapatzeko eta ezin izan zuen etaparen lehian sartu. Seigarren sailkatu zen etapan.

Gari Bravo etapa erreginan ahalegindu zen, baina nagusiko gizonen taldeek aurreko taldea estu lotu zuten eta Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindularia ez zuen aukerarik izan. Bederatzigarren etapan ihesaldian sartu zen berriz ere Bravo, baina kasu honetan indarrez hustu eta ezin izan zion iheslarien taldearen erritmoari eutsi.

Argazkia: Volta Portugal

Clasificaciones