Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarraren saririk gabeko erakustaldia Asturiaseko Itzuliko azken etapan
Partekatu:      

Mikel Bizkarraren saririk gabeko erakustaldia Asturiaseko Itzuliko azken etapan

01-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Mikel Bizkarra txirrindularia 4. izan da gaur Oviedon amaitu den Asturiaseko Itzuliko 120 kilometroko etapan.

Bizkarra eguneko ihesaldian ibili da maila handiko txirrindulariekin batera, hala nola Ferrari (Caja Rural) edo Belda (Burgos BH, baina helmugatik 7 kilometrora kokatuta zegoen Violeo mendatera 20 segunduko abantaila besterik ez dute izan.

Azken etapan eta sailkapen nagusian Raúl Alarcón-ek (W52-Porto) lortu du garaipena, Nairo Quintanaren (Movistar) eta Óscar Sevillaren (Medellin) aurretik. Gari Bravo, 11., Euskadi Basque Country – Murias taldeko onena izan da  sailkapen nagusian.

Etapa amaieran hauek izan dira Jon Odriozolaren adierazpenak: “Mikelek egin dueña meritu handia dauka, 100 kilometroko ihesaldi baten ostean 20 segundoko abantaila besterik ez izan eta Quintana eta faboritoen taldean eusteko gai izan delako. Taldea ausart, oldarkor eta gure baloreen irudi ezin hobea eman du: borroka, adorea eta sakrifizioa. Honetaz gain, lasterketa gehienetan garaipenaren lehian egoeko gai gara, gaur bezala Bizkarra 4. eta Iturria 10. egin duten egunean. Sailkapen nagusian bi gizon sartu ditugu aurreneko 15 postuetan eta hau da jarraitu beharreko bidea.

Mikel Bizkarra pozik agertu da gaur egindakoarekin: “Atzo hanka onekin nenbilen eta itxaropena neukan ondo egiteko, baina hustuta iritsi nintzen helmugara. Gaur amorruarekin atera naiz, banekinen azkeneko mendatera minutu bateko abantailarekin iristen banintzen irabazteko aukera izango nuela, baina 20 segundoko abantaila besterik ez dugu izan eta topera igo dut, baina atzetik harrapatu egin naute. Pena izan dan abantaila handiagoarekin ez iritsi izana”.