Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Rodríguez, Euskadi Basque Country - Murias Taldearen fitxaketa berria 2018 urterako
Partekatu:      

Sergio Rodríguez, Euskadi Basque Country - Murias Taldearen fitxaketa berria 2018 urterako

26-09-2017

Sergio Rodríguez txirrindulari nafarra Euskadi Basque Country – Murias Taldean arituko da datorren 2018 denboraldian. Rodríguez (Iruña, 1992) afizionatu mailan esperientzia zabala eta palmares ona duen txirrindularia da. Euskadi Fundazioan lehiatu duen denboraldi honetan, Elite mailako Espainiako Txapeldun izan da iraupeneko frogan Soriako txapelketetan.
 
“Gipuzkoa taldean elkarrekin ibili ginen eta beti konfiantza izan dut berarengan. Uste dut irabazi duen aukera hau emateko garaia iritsi dela. Aurrerapausoak ematen jarraitzea espero dut, txirrindulari ona izan daitekeela uste dut eta. Ibilbide guztietan ondo ibiltzen den txirrindularia da eta hainbat alderdietan taldeari lagundu diezaioke”, adierazi du Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak.
 
Sergio Rodríguez-en adierazpenak: “Maila kontinental profesionalean lehiatzea sekulako aukera da niretzat eta gainera etxeko taldean aritzeko zortea izango dut. Aspalditik ibili naiz aukera hau lortzeko borrokan. Taldean denbora gehiago ibili direnengandik ikasi nahi dut eta lehenbailehen maila berri honetara moldatu, talde honi ahal dudan guztia emateko”.
 
Adrián González eta Pello Olaberria ez dute taldean jarraituko
 
Adrián Gonzálezek eta Pello Olaberriak ez dute Euskadi Basque Country – Murias Taldean jarraituko. Taldeak bi txirrindulariei bere dedikazioa eta profesionaltasuna eskertu nahi die eta etorkizunerako zorterik onena opa die.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium