Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Rodríguez: "Proiektu hau tunelaren amaieran dagoen argia da"
Partekatu:      

Sergio Rodríguez: "Proiektu hau tunelaren amaieran dagoen argia da"

27-09-2017

Sergio Rodríguez (Iruña, 1992) Euskadi Basque Country – Murias Taldean arituko da datorren denboraldian. “Nire bizitza osoan helburu hau lortzeko borrokatu dut eta asko eskertzen diot taldeari aukera hau eman izana”, adierazi du Rodríguez-ek. 2017 denboraldia “kontrastez” beterik egon da, baina pauso hau “egi bihurtu den ametsa da” berarentzat.

Zer suposatzen du zuretzat Euskal txirrindularitzaren erreferente den taldean aritzeak?

Egia bihurtu den ametsa da. Urte zaila da, zailtasun ugari izan ditut. Hala ere, borrokatzen jarraitu dut eta etxeko taldearen eskutikkontinental mailarako pausoa ematea bizitza osoan lortu nahi izan dudan helburua lortzea da. Eskerrak eman nahi dizkiot talde honi niregan izan duten konfiantzagatik eta emandako aukeragatik.

Nolakoa izan da azken urte hau zuretzat?

Kontrastez betetako urtea izan da niretzat. Ilusio handiz hasi nuen denboraldia Mallorcako Challengean Bolivia taldearekin, baina egoera okertu egin zen eta taldetik irten behar izan nuen bide hobe baten bila. Martxoan eta Apirilean ezin izan nuen lehiatu, baina afizionatu mailara itzuli nintzen Euskadi Fundazioaren eskutik, bizikletaz berriz ere gozatzeko asmoarekin.

Espainiako Txapelketan lortu nuen garaipena inflexio puntua izan zen niretzat, behar nuen emaitza izan zen denboraldi amaierara arte borrokatzen jarraitzeko. Kontrastez beteriko urtea izan da, baina momentu onek txarrak ezabatu dituzte.

Nola ikusi duzu gure taldea urte hauetan zehar?

Oso talde oldarkorra izan da, beti ihesaldietan eta talde gisa oso itxura ona ematen. Lasterketa guztietan taldeak bere burua erakutsi du, bai eta telebista bidez ikusi ahal izan diren maila altuagoko lasterketetan. Errematatzea falta izan zaio, baina taldearen maila urte hauetan bikaina izan da.

Talde honek zer ekarpen egin dio euskal txirrindularitzari?

Talde hau tunelaren amaieran dagoen argia da. Txirrindulari afizionatu orok ate hau irekitzea nahi du. Afizionatu mailan lehiatzen ari den txirrindularia talde erreferente bat behar du, profesional izateko ilusioa mantentzeko. Talde hau erreferente hori izan da azken hiru urteetan eta, maila jauzi honekin, eginkizun horrek garrantzi handiagoa hartuko du.

Nola definituko zenuke zure burua eta zer ekarpen egin diezaiokezu taldeari?

Oso txirrindulari oldarkorra naizela uste dut, ibilbide guztietan ondo ibiltzen naiz eta taldeari laguntzeko gai naiz bai mendateetan zein zelaian. Nire eginkizuna ihesaldietan ibiltzea edo txirrindulari azkarrei laguntzea izan daiteke. Gogo eta ilusio handiarekin nator lehenbailehen maila honetara moldatu, taldekideengandik ikasi eta eskatzen didatena eginez taldeari laguntzeko.

Zein lasterketetan gustatuko litzaizuke lehiatzea?

Egia esan, behin jauzi hau emanda, edozein lasterketetan ibiliko naiz ilusio handiz. Egia da, etxeko lasterketa izanda, Euskal Herriko Itzulia izango dela talde guztiari ilusio gehien egingo dion lasterketa. Bestetik, 3 asteko lasterketa izanda, Espainiako Vueltan aritzea ilusio handia egingo litzaidake.

Jon Odriozola zuzendari gisa ezagutzen duzu. Nola definituko zenuke?

Berarekin ibili nintzen urtean asko ikasi nuen. Zuzendari hurbila da, badaki txirrindulariari entzuten, eta, batez ere, motibatzen dakien pertsona da. Badaki talde guztia motibazio handiarekin mantentzen bakoitzak taldearen mesedetan bere onena eman dezan.

Zer esango zenieke euskal zaleei proiektu hau babestu dezaten?

Azken hiru urteetan euskal txirrindularitzaren mesedetan aritu den taldea da. Euskaltel-Euskadik utzitako zuloa bete du, etorkizuneko irtenbidea izan da txirrindulari gazte askorentzat. Proiektu hau gabe, gazte askok bizikleta utziko lukete. Gainera, maila igoerarekin lasterketa onenetan arituko da eta zaleen babesa ezinbestekoa izango da.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium