Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldea berriz ere etxean arituko da 93. Prueba Villafranca Ordiziako Klasikan
Partekatu:      

Taldea berriz ere etxean arituko da 93. Prueba Villafranca Ordiziako Klasikan

22-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea etxean arituko da berriz ere, datorren astelehenean, uztailak 25, ospatuko den 93. Prueba Villafranca – Ordiziako Klasikan.

Lasterketa goizeko 10etan abiatuko da eta arratsaldeko 14ak aldera amaitu, 166 kilometroko ibilbidea burutu ondoren. Abaltzisketako mendatea (3. maila) bost aldiz igo behar izango dute txirrindulariek eta azken bi itzulietan Altzoko gaina ere igoko dute.

World Tour mailako bi talde arituko dira Ordizian, Movistar Team eta Orica-Bikeexchange. kontinental profesional mailako Caja Rural, iazko irabazlea Ángel Madrazo buru izango dutelarik, eta Androni Giocatolli, besteak beste, ere errepidean izango dira.

Iaz, Gari Bravo izan zen taldeko onena, zortzigarren postuan, eta Mikel Bizkarra hamairugarrren sailkatu zen.

Rubén Pérez-en adierazpenak: “Ordizia etxeko lasterketa da, oso garrantzitsua guretzat. Aukerak ditugu hainbat txirrindulariekin garaipenaren lehian egoteko. Parte hartzen dugun lasterketetan maila oso altua da, baina txirrindulariek bere onena emango dute emaitza onak lortzeko”.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Jon Ander Insausti, Aitor González, Alex Aramburu, Gari Bravo, Imanol Estévez, Mikel Iturria y Mikel Bizkarra.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium