Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldea bikain aritu da Madrilgo Itzulian, nahiz eta zortea alde ez izan
Partekatu:      

Taldea bikain aritu da Madrilgo Itzulian, nahiz eta zortea alde ez izan

07-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Jon Odriozola zuzendariak balorazio positiboa egin du 100 kilometroko etaparen ostean gaur amaitu den Madrilgo Itzulian taldeak emandako mailaz.

“Oso jarrera ona erakutsi dugu berriz ere eta lasterketan protagonistak izan gara, lehen egunean ihesaldian Gari sartuta, atzo Aitor Gonzalez eta gaur bi gizon zazpiko taldean. Nahiz eta erorketek kalte handia egin diguten, nagusiko 5. postuaren sariarekin goaz. Ziur nago Gari aurrerago ibiltzeko aukera zuela atzo erori ez balitz, baina oso pozik nago taldearen mailarekin”, adierazi du Jon Odriozolak.

Azken etapan Jasha Sütterlin-ek (Movistar Team) lortu du garaipena eta sailkapen nagusian Óscar Sevilla (Medellin) izan da onena. Gari Bravo 15º izan da gaurko etapan eta 5. sailkapen nagusian, 3. sailkatuaren denbora berean.

Óscar Rodríguez y Mikel Bizkarra protagonistak izan dira gaur 7 txirrindulariz osatutako ihesaldian, baina aldea ez da inoiz minutu eta erdikoa baino handiagoa izan eta azken itzulian harrapatu ditu tropelak.

Mikel Iturriak erradioaren burua hautsi du

Mikel Iturriak ezker besoko erradioaren burua hautsi zuen atzo helmugatik 15 kilometrora izan zuen erorikoan. Gari Bravo ere erori zen, taldea oso azkar zihoan unean. “Pena da Mikel oso mala altuan zebilelako eta guretzat oso baja garrantzitsua da, baina lehenbailehen osatzea espero dugu”, adierazi du Odriozolak.