Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Frantziako Kopako bi lasterketan parte hartuko du asteburu honetan
Partekatu:      

Taldeak Frantziako Kopako bi lasterketan parte hartuko du asteburu honetan

26-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak Grand Prix de Plumelec Morbihan (1.1) lasterketan parte hartuko du larunbat honetan. Lasterketa honen palmaresean historiako txirrindulari garrantzitsuak ageri dira, hala nola,  Laurent Fignon edo Johan Musseuw, bai eta Thomas Voeckler edo Simon Gerrans azken urteetan ere.

Txirrindulariek sei itzuli eman beharko dizkiote zirkuitu luzeari (13,9 kilometro eta bi aldapa) eta beste sei zirkuitu motzari (7,7 kilometro eta aldapa bat). Kilometro bateko aldapa gogorrean izango dute helmuga, %10-eko maldak gainditu ondoren. Lasterketak, guztira, 182 kilometro izango ditu.

Igandean, taldea Boucles de l'Aulne-Châteaulin (1.1) lasterketan arituko da, guztira 168 kilometro dituen ibilbide gorabeheratsuan.

Hemen ere bi zirkuituetan ibiliko dira txirrindulariak: sei itzuli eman beharko dizkiote 17 kilometroko zirkuitu luzeari eta zortzi itzuli 8,1 kilometroko zirkuitu motzari.

Parte hartzaileen maila oso altua izango da bai Plumelec-en zein Boucles de l'Aulne-Châteaulin-en: World Tourreko bi talde frantziarrak parte hartuko dute, Française des Jeux eta Ag2R, bai eta kontinental profesional mailako Cofidis, Direct Enery, Caja Rural eta Topsport Vlaanderen, beste taldeen artean.

Azken asteetan atseden hartu ondoren Gari Bravo, Mikel Bizkarra eta Imanol Estévez, besteak beste, berriz ere lasterketetan izango ditugu.

Euskadi Basque Country Murias taldea bi lasterketetan: Mikel Bizkarra, Peio Olaberria, Aitor González, Mikel Iturria, Gotzon Udondo, Gari Bravo, Adrián González eta Imanol Estevez.