Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldea iraupeneko proban protagonista izaten saiatuko da
Partekatu:      

Taldea iraupeneko proban protagonista izaten saiatuko da

24-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea bihar Cocentainan (Alacant) ospatuko den espainiako txapelketetako iraupeneko proban parte hartuko du.

Txirrindulariek sei itzuli eman beharko dizkiote 32,3 kilometroko zirkuituari, guztira 194 kilometro eta 3.560 metroko igoera metatua gainditu beharko dute. Ibilbidea gorabeheratsua izango da eta Benillup-eko igoerak zirkuituaren bosgarren kilometroan (3,2 kilometro eta %5,1-eko batezbesteko aldapa) eta helmugatik bi kilometrora izango duten kilometro eskaseko maldek taldearen sakabanaketa eragingo dute.

Route du Sud lasterketan emandako maila bikainaren ostean, 3 taldekideekin aurreneko 15 postuetan, euskal taldeak bere bolada ona berretsi nahi izango du teorian aproposa den ibilbide batean.

Lasterketan World Tour mailako Movistar eta kontinental profesional mailako Caja Rural izango dira, partaidetza zabalarekin, eta, besteak-beste, Alejandro Valverde, Mikel Landa eta Purito Rodríguez irteeran izango dira, bai eta txapeldun izandako Ion Izagirre eta Jesús Herrada ere.

Taldeak 12 txirrindulari hauekin parte hartuko du: Adrián González, Gari Bravo, Beñat Txoperena, Alex Aramburu, Mikel Bizkarra, Aritz Bagües, Pello Olaberria, Imanol Estévez, Gotzon Udondo, Mikel Iturria, Aitor González eta Eneko Lizarralde.

Espainiako txapelketako iraupeneko proba ezin izango da zuzenean jarraitu. Hala ere, Teledeporte telebista kateak lasterketaren laburpena eskainiko du 19:25etan.

Sare sozialetan lasterketaren nondik norakoak jarraitzeko #CEAlicante16 da traola ofiziala.

Txoperena, 15. postua lortu zuen erlojupekoan

Atzo espainiako txapelketetako erlojupeko proba ospatu zen Ibin (Alacant). Beñat Txoperenak hamabosgarren postua lortu zuen eta Aritz Bagües hogeita hirugarren sailkatu zen. Movistar taldea nagusitasunez gailendu zen proban, Ion Izagirrek lortu zuen garaipena eta Jonathan Castroviejo eta Alejandro Valverde taldekideak bigarren eta hirugarren sailkatu ziren.