Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldea Portugalen arituko da bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldea Portugalen arituko da bihartik aurrera

06-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak berriz ere parte hartuko du Portugaleko lasterketa batean, kasu honetan 39. Grande Premio Internacional de Ciclismo de Torres Vedras - Trofeu Joaquim Agostinho-n.

Talde euskaldunak oroitzapen onak ditu Portugalen, izan ere, Imanol Estevez-ek lortu zuen taldearen lehen garaipena Volta ao Alentejon.

Guztira, txirrindulariek atariko erlojupeko bat eta beste hiru etapa izango dituzte, bihar hasi eta igandean amaituko den lasterketan.
8 kilometroko erlojupeko laburrarekin hasiko da lasterketa ostegunean eta ostiralean, amaiera gogorra izango dute sailkapen nagusirako erabakigarria izan den Alto de Montejunto lehen mailako mendatean. Larunbatean Torres Vedras-en amaituko dute etapa, bertan 5 itzuliko zirkuitua burutu ondoren.

Lasterketa igandean amaituko da, 146 kilometroko etaparekin. Lau mendate izango dituzten etaparen bigarren erdian, 3 kilometroko amaierako igoera barne.

Portugaleko talderik onenak eta kontinental mailako taldeak, Burgos BH, Armée de Terre frantziarrak edo kolonbiako Boyacá Raza de Campeones, besteak beste, izango ditu aurkari Euskadi Basque Country Murias taldeak.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Jon Ander Insausti, Ander Barrenetxea, Gotzon Udondo, Adrián González, Imanol Estévez, Beñat Txoperena eta Mikel Bizkarra.
 


Etapak:

Atariko erlojupekoa: Turcifal-Turcifal (8 km)
1. etapa: Ventosa – Alto de Montejunto (179 km)
2. etapa: Santos & Santos – Torres Vedras (154 km)
3. etapa: Atouguia de Baleia – Carvoeira  (145 km)