Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldea Portugalgo Itzuliko lehen erdian nabarmendu da
Partekatu:      

Taldea Portugalgo Itzuliko lehen erdian nabarmendu da

10-08-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea Portugalgo Itzuliko lehen erdiko protagonista nagusietakoa izan da. Datorren abuztuaren 15ean amaituko da lasterketa. Rubén Pérez-ek zuzendutako taldea oso oldarkor aritu dira eta bi saiatuenaren sari jaso dituzte, lehen eta hirugarren etapan. Euskal taldeko txirrindulariak egunero ibili dira ihesaldietan.

Euskal txirrindulariak ere bi aldiz sartu dira aurreneko 10 postuetan. Óscar Rodríguez 10. izan zen atariko erlojupekoan eta Mikel Bizkarrak postu berdina lortu zuen Nostra Senhora de Graça mendatean amaitu zen etapa, Raúl Alarcón (W52-FC Porto) irabazlearengandik 43 segundora soilik. Etapa honetan Beñat Txoperena eguneko protagonistetariko bat izan zen, ihesaldian sartu eta helmugatik 4 kilometro baino gutxiagora harrapatu zuen tropelak.

Rodríguez “camisola branca” (gazterik onenaren maillota) lau egunez jantzita eraman du eta Bizkarra da taldeko lehen sailkatua 6. Etapa hasi aurretik, 22. postuan da Alarcón liderrarengandik 2:30.ra.

Cyril Barthe (Euskadi Fundazioa) eta Txomin Juaristi (Baqué-BH) taldeko “stagiaireak” lasterketa ona burutzen ari dira ere. Barthe bi etapetako esprintetan bere burua erakutsi du eta biak ala biak bikain ari dira talde-lanean.

Gotzon Udondok ere bere burua erakutsi du, txirrindulari saiatuena izan zen lehen etapa eta Beñat Txoperenarekin batera ihesi ibili zen laugarren etapan.

Baina berri guztiak ez dira onak Portugal aldean, Pello Olaberriak lasterketa utzi behar izan baitzuen eroriko baten ondorioz.. Mutiloako txirrindularia 10 egunez izango da bajan, zaintiratua du eskuin eskuan bai eta kolpe handiak eta erredura sakonak ere.