Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak 10 zale gonbidatuko ditu aurkezpen ofizialera
Partekatu:      

Taldeak 10 zale gonbidatuko ditu aurkezpen ofizialera

18-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 2017 denboraldiko aurkezpen ofiziala urtarrilaren 23an egingo du, Azkuna Zentroan (Alhóndiga Bilbao). Taldeak laguntzaileak bertan izatea nahi du eta, horregatik, 10 zozketa bikoitz zozkatuko ditu.

Lau gonbidapen taldearen laguntzaileen artean zozkatuko dira eta beste bat Facebook-en bidez.

Facebook-eko gonbidapenaren zozketa ostegunean, urtarrilaren 19an, egingo da, arratsaldeko 5etan.

FACEBOOK-EKO ZOZKETAREN OINARRIAK

1. Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bi pertsonentzako gonbidapen bat (1) zozkatuko du Facebook sare sozialean.
2. Irabazlea hautapen automatiko bidezko sistema baten bidez aukeratuko da, Facebook-en “Taldearen aurkezpenera etorri nahi al duzu?”  argitalpenean iruzkina egin duten laguntzaile guztien artean.
3. Behin zozketa eginda, 24h baino gehiagoko tartean taldea ezin izan badu irabazleetariko batekin harremanetan jarri, berriz ere egingo du zozketa.
4. Irabazlea lagun batekin etorri ahal izango du eta puntualtasunez eta modu egokiz jantzita etortzeko konpromisioa hartzen du.
5. Irabazlea bere izen-abizenak emango ditu sarreran eta “sare sozialen irabazle moduan” aurkeztuko da.
6. Taldea ez da irabazlearen garraio edo bestelako gastuez arduratuko.
7. Irabazlea jakinaren gainean dago bere datuak eta argazkiak taldearen sare sozialetan eta web orrian, bai eta beste komunikabideetan argitaratuko direla.
8. Zozketaren oinarriak taldearen web orrian aurkitu daitezke.
9. Partaideen zozketen datuak 15/1999 Lege Organikoaren Datu Pertsonalak Babesteko legearen arabera kudeatuko dira eta Murias Equipo Deportivo S.L. titulartasunaren menpean dagoen fitxategian sartuko dira. Informazio gehiago: www.murias-taldea.com/eu/pribatasun-politika
10. Zozketa honetan parte hartzeko oinarri guztiak onartzen ditu partaideak.
11. Taldeak eskubidea du zozketa honen baldintzak aldatzeko.