Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Asturiaseko Itzulian parte hartuko du asteburu honetan
Partekatu:      

Taldeak Asturiaseko Itzulian parte hartuko du asteburu honetan

28-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea larunbatean hasi eta astelehenera arte ospatuko den Asturiaseko Itzulian parte hartuko du. Hiru etapa izango ditu lasterketak eta, ustez, igandean erabakiko da, Acebo gainean (1. maila).

21 talde izango dira Asturiaseko itzulian, Movistar Team Nairo Quintana taldeburu izango dutela, Caja Rural eta Manzana Postobón, besteak beste.

“Min hartuta ibili ziren txirrindulariak hobetzen jarraitzen dute eta taldea bere maila onenetik gertu dago. Bretainian ere lehiatzen ari gara eta bi lasterketetan ibiltzea ahalegin handia da taldearentzat. Asturiasen dugun guztia ematera irtengo gara eta daukagun maila ona erakustera, kontuan izanda oso talde onak eta munduko txirrindulari onenetariko bat, Nairo Quintana, izango ditugula aurrez aurre”

“Orain arte lasterketa asko eta onak korritu ditugu eta oso ondo iritsiko naiz Asturiaseko Itzulira”, adierazi du iaz podiumetik gertu ibili eta Aceboko gainean hirugarren izan zen Gari Bravo. Erritmo ona daukat, azkeneko Frantziako lasterketan ondoren ondo entrenatu dut eta azken egunetan oso ondo sentitu naiz. Asko gustatzen zaidan lasterketa da hau eta nire ezaugarrietara ondo egokitzen da. Igandean aurrean ibili beharko dut sailkapenean ondo ibili nahi badut, Acebon erabakiko baita lasterketa. Nairo Quintana da faborito nagusia, baina taldea gogoz doa eta ezustekoa ematen ahaleginduko da”, amaitu du Bravok.

Euskadi Basque Country – Murias Taldea ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Aritz Bagües, Óscar Rodríguez, Mikel Iturria, Aitor González, Eneko Lizarralde eta Ander Barrenetxea.

1 etapa: Oviedo – Pola de Lena (169,2km)
2 etapa: Ribera de Arriba – Alto del Acebo (177,1km)
3 etapa: Cangas de Narcea – Oviedo (120,9km)

Lasterketaren Twitter ofiziala @vueltasturias da eta traola, #Vueltasturias

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium