Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Boucles de la Mayenne lasterketan parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Boucles de la Mayenne lasterketan parte hartuko du bihartik aurrera

01-06-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak bihar hasi eta igandean amaituko den Boucles de le Mayenne lasterketan parte hartuko du, 2.1 mailako lasterketa frantziarrean.

Hasteko, 4,5 kilometroko erlojupekoa izango dute bihar eta beste hiru etapa burutu behar izango dituzte, igandera arte. 180 kilometrotik gorako ibilbideetan arituko dira euskal txirrindulariak.

World Tour mailako Française des Jeux taldeak parte hartuko du Boucles de le Mayenne-en, bai eta kontinental profesional mailako Caja Rural, Direct Energie, Cofidis, Androno Giocatolli edo Gazprom-RusVelo, besteak beste.

Aritz Bagües, bosgarren sailkatu zen orain dela hiru urte, eta lasterketa honetan bere mailarik onena ematea espero du.

Ondorengo txirrindulariek osatuko dute Euskadi Basque Country Murias taldea: Aitor González, Mikel Iturria, Aritz Bagües, Gari Bravo, Adrián González eta Imanol Estévez.

Atariko etapa: Laval - Laval (4,5km)

1. etapa: Renault Saint Berthevin – Craon (190 km)

2. etapa: Laval - Villaines-La-Juhel (182 km)

3. etapa: Juvigné – Laval (180 km)