Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Burgosko Itzulian parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Burgosko Itzulian parte hartuko du bihartik aurrera

01-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak 38. Burgosko Itzulian parte hartuko du bihartik Aurrera. Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko da lasterketa eta luxuzko partaidetza izango du, 13 World Tour mailako talde izango baitira bertan. Kontinental profesional mailako beste sei talde izango dira ere Burgosko Itzulian eta kontinental mailako bi talde besterik ez: Burgos BH eta Euskadi Basque Country - Murias.

Parte-hartzaileen artean Alberto Contador (Tinkoff) izango da, Frantziako Tourrean lasterketa utzi ondoren Espainako Vueltarako prestaketan murgilduta.

Taldeak honako txirrindulariekin parte hartuko du: Adrián González, Alex Aramburu, Ander Barrenetxea, Julen Irizar, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Imanol Estévez eta Eneko Lizarralde. Jon Odriozolak zuzenduko du taldea Burgosen.

Etapak:

1. etapa: Sasamón – Melgar Fernamental (158 km)
2. etapa: Burgos – Burgos (CRE 10,72 km)
3. etapa: Valle de Sedano – Villarcayo (198 km)
4. etapa: Aranda – Lerma (145 km)
5. etapa:  Caleruega – Lagunas de Neila (163 km)

Zaleek ETB1 eta 13TV telebista kateen bidez zuzenean jarraitu ahal izango dute itzulia, 15etatik Aurrera.

Itzuliaren kontu ofiziala @VueltaABurgos da eta lasterketari buruz aritzeko erabiliko den traola, berriz, #VueltaBurgos.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium