Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Frantziako Kopako bi lasterketetan parte hartuko du asteburu honetan
Partekatu:      

Taldeak Frantziako Kopako bi lasterketetan parte hartuko du asteburu honetan

25-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak asteburu garrantzitsuari egin dio aurre, Frantziako Kopako bi lasterketetan parte hartuko baitu. Larunbatean 182 kilometroko eta 13 itzuliko zirkuituan 10%eko aldapak dituen Grand Prix de Plumelec-en (1.1) parte hartuko du. Igandean, Boucles de l'Aulne – Châteaulin-en (1.1) izango da taldea, Châteaulin inguruan egingo duten zirkuituan ere.

Frantziako Kopako lasterketetan ohikoa den moduan, Frantziako talderik onenak izango dira bertan, World Tour mailako Ag2R eta FDJ buru izango direlarik.

Rubén Pérez kirol zuzendariaren adierazpenak: “Maila handiko bi lasterketa garrantzitsu dira hauek. Talde lehiakorra daramagu eta gure aukerak baliatzen ahaleginduko gara. Plumelec-en zirkuituak gogorra egiten den aldapa bat dauka eta lasterketa hautsita iritsiko da amaierara. Gaztela eta Leonen maila ona eman duten Txoperena edo Bizkarrarekin urrutitik saiatuko gara. Azken itzulirako pedal kolpe ona hartzen ari den Aritz Bagües edo horrelako amaieretan nahiko azkarra den Irizar ditugu”.

“Boucles de l’Aulne ez da hain gogorra eta hobeto egokitzen da Aitor, Eneko edo Pelloren ezaugarrietara. Urrutitik ahaleginduko gara ezustekoa ematen, lasterketa hauetan nahiko ihesaldi iristen dira. Igandean Julen eta Bagu esprinterako gordeko ditugu. Uste dut nahiko talde orekatua daukagula bi lasterketetan ondo ibiltzeko”.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du bi lasterketetan: Mikel Bizkarra, Aitor González, Julen Irizar, Eneko Lizarralde, Aritz Bagües, Beñat Txoperena eta Pello Olaberria.