Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Gaztela eta Leongo Itzulian eta Paris Arras Tour-en parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Gaztela eta Leongo Itzulian eta Paris Arras Tour-en parte hartuko du bihartik aurrera

18-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea berriz ere bi lehiaketetan parte hartuko du bihartik aurrera: Gaztela eta Leongo Itzulian eta Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour-en.

Hiru etapa izango dituzte bi lasterketek, bihar ostiraletik hasita eta igandera arte. Gaztela eta Leonen larunbateko etapa gogorrean erabakiko da, ustez, lehen mailako Alto de la Camperona mendatean amaituko dena. Lasterketako partaidetza azken lasterketen antzekoa izango da, Movistar eta Caja Rural talderik indartsuenak izango direlarik. Kasu honetan beste talde kontinental profesional bat izango da irteeran: Direct Energie.

Paris-Arras lasterketa Frantziako iparraldeko Haut-De-France eskualdean ospatuko da eta frantziako taldeak eta 23urtez azpiko taldeak izango dira bertan.

Jon Odriozola kirol managerraren adierazpenak: “Bulegoko lan handia egin ostean eta euskal txirrindularitzarentzat aurrerapauso handi eman eta gero, Movistar faborito nagusia izango den lasterketa on batean parte hartuko dugu, ilusio handiz eta azken lasterketetan bezala gauzak ondo egiteko gogoarekin”.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du Gaztela eta Leongo Itzulian: Julen Irizar, Adrián González, Aitor González, Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Óscar Rodríguez eta Beñat Txoperena.

Paris-Arras Tour-en Gotzon Udondok, Pello Olaberriak, Aritz Bagües-ek eta Eneko Lizarraldek parte hartuko dute. Ander Barrenetxea azken orduko baja izango da ahoko infekzio baten erruz eta Mikel Iturria erradioaren hausturaz osatzen ari da.