Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Getxoko Zirkuitoan parte hartuko du igandean
Partekatu:      

Taldeak Getxoko Zirkuitoan parte hartuko du igandean

29-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea igande honetan, uztailak 31, 71. Getxoko Zirkuitoa – 16º Ricardo Otxoa Memorialean parte hartuko du goizeko 9:30etatik aurrera.

Aurten, bederatzi taldeek parte hartuko dute lasterketan, horietako hiru World Tour mailakoak (Lampre Merida, Movistar Team eta Orica BikeExchange). Caja Rural Seguros RGA, Burgos BH, Amore & Vita, Massi Kuwait eta Dare Gobik ere arituko dira bizkaiko errepideetan.

Txirrindulariek 10 itzuli eman beharko dizkiote Getxo, Berango eta Leioan zehar ibiliko den zirkuituari, guztira 170 kilometro burutu arte.

Helmuga, Txomintxu-Arkotxako aldapan kokatu dute antolatzaileek eta azken kilometroan %14ko malda gainditu beharko dute.

Jon Odriozolak zuzenduko du taldea eta ondorengo txirrindulariek parte hartuko dute: Julen Irizar, Imanol Estévez, Eneko Lizarralde, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Adrián González, Álex Aramburu eta Mikel Iturria.

Argazkia: Volta a Portugal