Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak La Route du Sud-en parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak La Route du Sud-en parte hartuko du bihartik aurrera

14-06-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Frantziako hegoaldeko Aquitaine, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualdetan ospatuko den La Route du Sud-en (2.1) parte hartuko du bihartik aurrera.

Lau etapa izango ditu lasterketak eta World Tour mailako zazpi talde izango dira bertan: Team Sky, Movistar, Cannondale, BMC, Astana, FDJ eta Ag2R. Euskal taldea izango da atzerriko talde kontinental bakarra.

Sailkapen nagusia hirugarren etapan erabakiko da seguruenik. Mendiko etapa gogorra izango da, Tourmalet mendatea igo behar izango dute eta Gavarnie-Gèdren izango dute amaiera. Lehen etapak bigarren mailako bi mendate eta hirugarren mailako beste bat izango ditu, azkenekoa helmugatik 10 kilometrora, eta bigarren eta hirugarren etapak sprinterako aproposak izango dira.

“Taldeak bizi duen momentu ona aprobetxatu nahi du Frantziako Tourra prestatzen ari diren hainbat World Tour mailako talde izango diren lasterketa honetan protagonista izateko”, adierazi du Jon Odriozolak.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Beñat Txoperena, Pello Olaberria, Aritz Bagües, Mikel Bizkarra, Aitor González, Mikel Iturria eta Óscar Rodríguez.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium