Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak oso itxura ona eman du Espainiako Txapelketetan
Partekatu:      

Taldeak oso itxura ona eman du Espainiako Txapelketetan

27-06-2017

Euskadi Basque Country - Murias Taldeko kirol zuzendari den Jon Odriozolaren balorazioa "oso ona" izan da euskal taldeak  pasa den asteburuan Soriako lurretan ospatu zen txirrindularitzako Espainiako Txapelketetan izan duen jardunaren inguruan.

"Uste dut oso jarduera ona izan zela, erlojuaren aurka duintasunez jardun baikenuen eta errepideko lasterketari ausardia handiz heldu baikenion. Txirrindulariak oso aktibo egon ziren hasiera-hasieratik, eta eguneko ihesaldi garrantzitsuenean sartu ginen: Movistar taldearekin batera ordezkari gehien zituen taldea izan zen gurea, 4 txirrindulari hain zuzen ere. Geroxeago etorri zen ihesaldian, gainera, Julen Irizar eta Mikel Iturria bertan izan ziren eta lan eskerga egin zuten. Maila honetako probetan gure taldeari goranzko joera nabari zaiola azpimarratu behar da, izan ere, Movistar edo Caja Rural moduko taldeengandik geroz eta gertuago baikaude. Oso pozik nago egindako lanarekin, eta hazkunde-ildo honi eutsi behar diogu. Lazgarria izan zen Aitor Gonzalezen zorte txarra, lasterketa jokatzeko moduan zegoen taldean zihoala zulatua izan baitzuen azken kilometroetan", adierazi du Odriozolak.

Ostiralean burutu zen erlojuaren aurkako proban Beñat Txoperena izan zen taldeko onena, 11. sailkatu baitzen, Top10 postuetatik oso gertu.

Errepideko lasterketan ere Igantziko txirrindularia izan zen taldeko onena, 13., irabazle suertatu zen Jesús Herrada (Movistar) txirrindulariarengandik 25 segundora sartuta. Mikel Iturria ere onenetik hurbil izan zen, 15., 28 segundotara sartuta.