Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Portugalen lehiatuko du berriz ere asteburu honetan
Partekatu:      

Taldeak Portugalen lehiatuko du berriz ere asteburu honetan

01-06-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Portugalen lehiatuko du berriz ere bihar hasi eta igandera arte ospatuko den Grande Prémio Internacional Berias e Serra da Estrela (2.1)

17 taldeek hartuko dute parte, Portugaleko talderik onenak eta Caja-Rural – Seguros RGA bertan izango direlarik.

Xabier Muriel, taldeko kirol zuzendariaren adierazpenak: “Aurreko asteburuko lan bikainaren ostean, moral handiarekin eta gauzak ondo egiteko gogoz ekingo diogu lasterketari. Gure txirrindularien ezaugarrietara ondo egokitzen den lasterketa da hau eta aurtengo lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko gara. Uste dut taldea oso ondo dagoela eta lana ondo egiten badugu eta zortea alde badaukagu, etapa bat lortzeko aukera izango dugula uste dut, hori izango baita gure helburu nagusia".

Lasterketako sailkapen nagusia igandeko etapan erabakiko da, helmugatik 25 kilometrora Torre mendate gogorra igoko duten etapan. Hala ere, hiru lehiaketa egunetan ibilbide menditsua izango dute.

Mikel Iturria lehiaketara itzuliko da Madrilgo Itzulian erradioaren burua hautsi ondoren eta Óscar Rodríguez irteeran izango da ere, Gaztela eta Leongo Itzulian eroriko gogorra izan ondoren.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Mikel Iturria, Eneko Lizarralde, Mikel Bizkarra, Aitor González, Beñat Txoperena, Óscar Rodríguez eta Pello Olaberria.