Taldeak Tour du Gévaudan-en lehiatuko du asteburu honetan
Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Tour du Gévaudan-en parte hartuko du asteburu honetan. Lasterketak bi etapa izango ditu, larunbatean eta igandean. Lehenengoa, Mendetik abiatuko da eta Col de la Pierre Platen (1. maila) amaituko da 138 kilometroren ostean. Bigarren etapak Menden izango du irteera eta amaiera eta erabakigarria izango den Montée Jalabertetik (1. maila) bi aldiz pasako dira txirrindulariak.
Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerraren adierazpenak: “Lasterketa hau oso polita da eta garaipenaren lehian gaudelaren sentsazioa berreskuratu nahi dugu. Ala ere, badakigu zaila izango dela garaipena lortzea, maila handiko lasterketa izango da eta. 2015ean Pinotek lortu zuen garaipena eta horrek erakusten du zein lasterketa mota den. Berriz ere gure lana ondo egin eta onenekin aritzen garenean gure burua erakusteko gai garela erakutsi nahi dugu.
Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Beñat Txoperena, Aritz Bagües, Gotzon Udondo, Aitor González, Ander Barrenetxea eta Mikel Bizkarra.