Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Volta a Portugalen parte hartuko du gaurtik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Volta a Portugalen parte hartuko du gaurtik aurrera

26-07-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea gaur hasiko den 78. Volta a Portugal Santander Tottan izango da. Oliveira de Azaméisen ospatuko den atariko erlojupekoarekin hasiko da itzulia, eta datorren abuztuaren 7an amaituko da, Lisboan, 10 etapa burutu ondoren. Txirrindulariek atseden eguna izango dute abuztuaren 2an, asteartean.

3,6 kilometroko atariko erlojupekoa izango dute gaur hasteko eta lehenengo etapan, Bragan amaituko dena, lehenengo mendateak igoko izango dituzte, kasu honetan Sameiroko gaina. Bigarren etapak igoera ugari izango ditu ere eta “sterratoko” zati bat gainditu behar izango dute.

Laugarren etapan mendatean amaituko da, Mondim de Baston, ia 200 kilometroko ibilbidea burutu ondoren.

Oro har, aukera gutxi izango dituzte esprinterrek eta zazpigarren etapa izango da aproposena talde handi bat elkarrekin helmugara iristeko.

Gari Bravo, Ordizian zortzigarren postua eskuratu ondoren, izango da Euskadi Basque Country Murias taldeko taldeburu.

Taldeak txirrindulari hauekin parte hartuko du: Aritz Bagües, Aitor González, Jon Ander Insausti, Gari Bravo, Beñat Txoperena, Gotzon Udondo, Peio Olaberria eta Óscar Rodríguez. Rubén Pérezek zuzenduko du taldea portugalen.

Etapak:

Atarikoa: Oliveira de Azeméis - Oliveira de Azeméis (3,6 km)
1. etapa: Ovar (Furadouro) – Braga (167,4 km)
2. etapa: Viana do Castelo - Fafe (160 km)
3. etapa: Montalegre - Macedo de Cavaleiros (158,9 km)
4. etapa: Bragança - Mondim de Basto (Srª da Graça) (191,9 km)
5. etapa: Lamego – Viseu (153,2 km)
Atseden eguna (Abuztuak 2, asteartea)
6. etapa: Belmonte – Guarda (173,7 km)
7. etapa:  Figueira de Castelo Rodrigo - Castelo Branco (182 km)
8. etapa: Nazaré - Arruda dos Vinhos  (208,5 km)
9. etapa: Alcácer do Sal – Setúbal (187,5 km)
10. etapa:  Vila Franca de Xira - Lisboa (32 km)

Zaleek portugaleko RTP telebista publikoaren bidez jarraitu ahal izango dute lasterketa, bai eta Volta a Portugaleko aplikazio ofizialaren bidez (jaitsi hemen).

Antolatailzeek aurreikusitako ordutegiaren arabera, etapak 17:15ak aldera amaituko dira.

Twitterren itzuliaren kontu ofiziala @VoltaPortugal da eta erabiltzaileek lasterketa iruzkindu ahal izango dute #VoltaPortugal traolaren bidez.