Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldearen lan onak ez du saririk jaso Portugalen
Partekatu:      

Taldearen lan onak ez du saririk jaso Portugalen

10-07-2016

Mikel Bizkarrak seigarren postua lortu du GP Torres Vedras-Troféu Agostinho lasterketan. Mañariako txirrindulariak bikan hasi zuen lasterketa, atariko erlojupekoan bosgarren postua lortuz, Rafeil Reis (W52) irabazlearengandik 24 segundora eta helmugaratzean denborarik onena lortuz.

Lehenengo etapan, Euskadi Basque Country Murias taldea eguneko protagonista izan zen,10 minutuko abantaila zuen eguneko ihesaldia bertan behera utziz. Ander Barrenetxea, Gotzon Udondo eta Jon Ander Insaustik lan bikaina burutu zuten taldearen buruan, bereien liderraren mesedetan.

Alto de Montejunton amaitu zen etapa eta Mikel Bizkarrak zortzigarren postua lortu zuen, Joan Bentak (Louletano – Hospital de Lou) portugaldarrak garaipena lortu zuelarik.

Bigarren etapan Raúl Alarcónek (W52-FC Porto) lortu zuen garaipena. Imanol Estévez eguneko ihesaldian sartu zen eta, behin taldeak harrapatuta, Bizkarrak erasoa jo zuen Subida do Varatojon, baina helmugarik 12 kilometrora harrapatu zuen pelotoiak.

Hirugarren eta azken etapan, matxura batek eta bizikleta aldatu behar izanak etaparen borrokatik kanpo utzi zuen Bizkarra.

Azken etapa Gustavo César Velosok (W52-FC Porto) eraman zuen eta sailkapen nagusian Rinaldo Nocentinik (Sporting Tavira) lortu zuen garaipena, podiumera Hernani Broco (La Aluminios- Antarte) eta Raúl Alarcón (W52) berarekin igo zirelarik.

Taldearen hurrengo lasterketa Prueba Villafranca-Ordiziako Klasika izango da, uztailaren 25ean.