Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak Torres Vedras Sari Nagusian parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Taldeak Torres Vedras Sari Nagusian parte hartuko du bihartik aurrera

04-07-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea  Grande Premio Internacional de Ciclismo de Torres Vedras – Troféu Joaquim Agostinhon parte hartuko du bihartik aurrera portugalen.

Lasterketa 8 kilometroko atariko erlojupekoarekin hasiko da eta larunbatean bi sektore izango dituzte. Ostiralean Montejunto mendatean amaituko den etapak baldintzatuko du sailkapen nagusia etapa motz eta urduriz josita dagoen lasterketa.

Parte hartuko duten 18 taldeen artean portugaleko talderik garrantzitsuenak (W52-Porto, Efapel, LA Aluminios, Sporting-Tavira,…) eta Caja Rural, Lokosphinix eta Armée de Terre nabarmendu behar dira, besteak beste.

Taldea ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Pello Olaberria, Gotzon Udondo, Ander Barrenetxea, Óscar Rodríguez, Julen Irizar, Aritz Bagües eta Adrián González.

Limousingo Tourra abuztuan

Lasterketa frantziarreko antolatzaileek Euskadi Basque Country – Murias Taldea gonbidatu dute abuztuaren 15an hasi eta 18ra arte ospatuko den lasterketaren 50. ediziora. Taldeak azken lasterketetan egindako lan bikainak lasterketa onetarako gonbidapena lortzea ahalbidetu du, hainbat World Tour mailako talde izango diren izen eta maila handiko lasterketan.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium