Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Julen Irizar, azken bihurgunean harrapatu dute Frantzian
Partekatu:      

Julen Irizar, azken bihurgunean harrapatu dute Frantzian

09-02-2018

Julen Irizar-rek (1995) oso gertu izan du Euskadi-Murias taldearen denboraldiko aurreneko garaipena, helmugatik 200 metrotara harrapatuta Tour La Provence (2.1, Frantzia) itzuliko lehendabiziko saioan, 184 kilometrokoa Aubagnes-etik Istres-era.

Irizarrek erasoa jo du 500 metrotara eta azken bihurgunean harrapatu dute, 200 metrotara hain zuzen ere, eta seigarren sailkatu da. Cofidis taldeko Christophe Laporte-k irabazi du etapa.

Hiru txirrindularien ihesaldia protagonista izan da. Euskadi-Murias taldeak apustua egin du Irizar-ren alde eta Bagüés, Barceló, Bathe, Iturria eta Óscar Rodríguez taldekideek amaiera arte babestu dute. Gipuzkoarrak ardurari erantzun dio eta ezustea ematen saiatu da. Euskadi-Murias-ek harrobia eta gaztetasuna bultzatzen ditu; izan ere, Irizar-rek 22 urte besterik ez du eta bigarren denboraldia du profesionaletan euskal taldearekin. Jon Odriozolak berak itxaropen "asko" du aurten Irizar-rengan. "Emaitza hau aurrerapen baino ez da", esan du kirol managerrak.

Julen Irizar: "Hiru txirrindularik ihes egin dute; beraz, etapa erosoa izan da tropelean. Esprinean amaitzeko saioa zela-eta, taldeak nire alde lan egitea erabaki du eta taldekide guztiek lagundu naute. Emaitza hau haien lanari esker da. Horregatik nago pozik, bai seigarren postua lortu dudalako baita sekulako babesa jaso dudalako taldetik ere. Bagues-ek ezin hobeto zuzendu du azken kilometroa. Ni 500 metrotara erasoa jo dut eta lasterketaren burua izan naiz 200 metrotara arte. Pena bat izan da. Hurrengo bi etapak gogorragoak dira, biharkoa batez ere. Orain, taldearen itxura onari heldu behar diogu".

Euskadi-Murias beste hiru lasterketetan arituko da aste honetan: Colombia Oro y Paz itzulia; Vuelta a Murcia, larunbatean; eta Clásica de Almería, igandean.

Argazkia (Volta Comunitat Valenciana): Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium