Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Txoperenak hirugarren postua lortu du G.P. Beiras-en
Partekatu:      

Txoperenak hirugarren postua lortu du G.P. Beiras-en

05-06-2017

Beñat Txoperenak hirugarren postua lortu zuen, irabazlearengandik 1:11-ra, asteburuan ospatu zen G.P. Beiras e Serra da Estrelan (2.1). Igantziko txirrindularia ihesaldi onean iritsi eta laugarren postua lortu zuen lehen etapan, eta atzo, helmugatik 25 kilometrora Torreko mendate gogorra igo zuten etapan, podiumerako pausoa ematea lortu zuen.


Jesús del Pinok (Efapel) lortu zuen garaipena sailkapen orokorrean azkenik eta azken etapan Raúl Alarcón-ek (W52-F.C. Porto) irabazi zuen, Torren erasoa jo eta bakarrik helmugaratuta.

Bizkarra eta Iturria lehen etapako ihesaldi ahaleginetan ibili ziren, Eneko Lizarralde aurretik ibili zen azken etapako zatirik handienean eta talde osoak lan bikaina egin zuen Txoperenaren mesedetan. Lan bikain onek ere saria jaso zuen, talde osoa podiumera igo baitzen hirugarren talderik onenaren saria jasotzera.

Portugalen lasterketa bikaina burutu ostean, taldea Route du Sud lasterketa prestatzen murgilduko da. Ekainaren 15ean hasiko da lasterketa eta bertan hainbat World Tour mailako hainbat talde izango ditu euskal taldeak aurrez aurre.

Argazkia: Federaçao Portuguesa de Ciclismo