Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
UCI-ko presidenteak Euskadi Basque Country - Murias Taldea hartu du
Partekatu:      

UCI-ko presidenteak Euskadi Basque Country - Murias Taldea hartu du

31-05-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko nazioarteko erlazioen arduraduna, Francis Lafargue, Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoko (UCI) presidente Brian Cooksonekin bildu da gaur eguardian. Bilera UCI-k Aiglen (Suitza) duen egoitzan ospatu da.

Nazioarteko txirrindularitzako erakunde nagusiaren eta euskal taldearen arteko lehen kontaktua izan da hau eta honekin beste aurrerapauso bat eman du taldeak kontinental profesional mailara bidean.

Francis Lafarguek “oso balorazio positiboa” egin du gaurko bileraz. “UCI-k begi onez ikusten du gure proiektua, bai eta kontinental profesional mailan berriz ere talde euskaldun bat egotea, hemen txirrindularitza nola bizi dugun ondo ezagutzen dute eta", adierazi du bilera amaieran.

UCI-k kontinental profesional mailara pausoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa eman dio taldeari eta gai honi buruzko alde teknikoaz aritu dira bileran.