Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Udaberriko Klasika: denboraldiko bigarren lasterketa etxean
Partekatu:      

Udaberriko Klasika: denboraldiko bigarren lasterketa etxean

07-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak igande honetan ospatuko den 63. Udaberriko Klasikan parte hartuko du 9:30etatik aurrera, Amorebieta-Etxanon.

171 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak eta bukaerako zirkuitua iazkoaren berdina izango da: behin igoko dute Montecalvo Arriandik eta beste bitan Zugastietatik, helmugarako bidea hartu aurretik.

Taldeak Miguel Indurain Sarian egindako lan ona berretsi nahi du. Joan zen larunbateko lasterketan taldea ihesaldietan ibili zen, Aitor Gonzálezek esprint berezien sailkapena eskuratu zuen eta Gari Bravo 14. postuan sailkatu zen.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Mikel Iturria, Aitor González, Beñat Txoperena, Julen Irizar, Óscar Rodríguez, Mikel Bizkarra eta Ander Barrenetxea.