Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Uztailaren 21ean ospatuko da taldearen maillot eta kuloten lehen zozketa
Partekatu:      

Uztailaren 21ean ospatuko da taldearen maillot eta kuloten lehen zozketa

19-07-2017

Euskadi Basque Country Murias – Taldeak uztailaren 21ean martxan jarriko ditu laguntzaileen artean egingo dituen Kalas Sportwear maillot eta kulotean zozketak. Lehenengo zozketan, 3 maillot eta kulot ofizial irabazteko aukera izango dute laguntzaileek.

Aurki Getxoko Zirkuitua korritu aurreko gauen ospatuko den “Meet and Greet”an parte hartzeko eta Burgosko Itzulian lasterketa kotxetik jarraitzeko zozketak egingo dira.
Zozketa gehiago egingo ditu taldeak ondorengo hilabeteetan, guztira 10 maillot eta kulot eta 20 kasko banatu arte. Gainera, denboraldiaren amaieran, laguntzaileek taldeko bi Orbea bizikleta zozkatuko dira.

Taldea babestu nahi duten zaleek oraindik aukera dute laguntzaile izateko. Urteko kuota 25€-koa da 18 urtez azpikoentzat eta 50€-koa, gainerakoentzat, eta taldearen kamiseta bat eta txirrindulari guztien txartelak jasoko dituzte, bai eta aurretik aipatutako sari guztien zozketetan parte hartzeko aukera.

Irabazleen izenak taldearen sare sozialen bidez emango dira ezagutzera.
Baldintza guztiak, ondorengo loturan: www.murias-taldea.com/eu/baldintzak

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium