Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Valentzia eta Bessèges, erronka bikoitza Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Valentzia eta Bessèges, erronka bikoitza Euskadi-Murias taldearentzat

30-01-2018

Euskadi-Murias taldeak bi itzulitan lehiatuko da aste honetan, Volta a la Comunitat Valenciana (Eurosport) eta Etoile de Bessèges, urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra ospatuta eta 2.1 mailakoak biak.

Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Julen Irizar, Edu Prades, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz txirrindulariek osatuko dute Valentziako multzoa. Guztira, 25 taldek parte hartuko dute, 11 WorldTour mailakoak.

Ibilbideak taldekako erlojupekoa du hirugarren egunean eta mendiko bi saio bigarren eta laugarren ihardunaldietan. Hain zuzen, Canteras gainak hartuko du amaiera larunbatean, 5 kilometroko igoera %7,8ra. Lehendabiziko eta azken etapak, berriz, ordekan izango dira eta gizon azkarrenek izango dute aukera. Guztira, 13 mendate igoko dute parte-hartzaileek.

Ibilbidea:

Asteazkena. 1. etapa: Oropesa del Mar (Castellón) - Peñiscola (Castellón), 191,5 km

Osteguna 2. etapa: Bétera (Valencia) - Albuixech (Valencia), 154 km

Ostirala. 3. etapa: Poble Nou de Benitaxell (Alicante) - Calpe (Alicante), 23,2 km CRE

Larunbata. 4. etapa: Orihuela (Alicante) - Cocentaina, Alto de las Canteras (Alicante), 184,2 km

Igandea. 5. etapa: Paterna (Valencia) - Valencia, 135,2 km

Eurosport telebistak zuzenean emango ditu saioak, arratsaldeko 15:00-tik 16:30-ra, azken eguna izan ezik (ordu erdi lehenago).

Etoile de Bessèges

Frantzian, honako hauek izango dira gure txirrindulariak: Jon Aberasturi, Aritz Bagües, Fernando Barceló, Cyril Barthe, Mikel Iturria eta Óscar RodrÌguez. Partaidetza 18 taldekoa izango da, bi Worldtour mailakoak eta 12 Profesional Kontinentalak.

Ibilbidea gorabeheratsua izango da eta bakarko erlojupekoak amaiera emango dio lasterketari.

Ibilbidea:

Asteazkena. 1. etapa: Bellegarde - Beaucaire, 162 km

Osteguna. 2. etapa: Nimes - Gènèrac, 151 km

Ostirala. 3. etapa: Bessèges - Bessèges, 152 km

Larunbata. 4. etapa: Chusclan - Laudun L'ardoise, 153 km

Igandea. 5. etapa: Alès - Alès, 10,7 km CRI

Jon Odriozola, kirol managerra: "Mallorkan ausartak izan gara aurpegia ematen. Ez diogu “bikain” bat jarriko gure buruari, irabazi ez dugulako, baina jarrera ezin hobea izan da. Horixe nahi du talde honek isladatu: izaera eta nortasuna. Adore horiei esker garaipenak helduko dira eta ilusioz beteriko denboraldia dugu aurretik, nire ustez. Izan ere, bide horrek poztasun asko emango die zaleei. Goi mailako txirrindulariak ditugu eta taldekideek hori eransten dute. Valentzian, ibilbide hori jorratu behar dugu eta ustekabea emateko gai izango gara agian. Bestetik, Bessèges proban arituko gara, baita Kolonbian ere; hau prestakuntza da apirilari so, orduan lehiatuko baikara gure Tourrean (Euskal Herriko Itzulia). Ongi hasi gara eta horri heldu behar diogu".

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)