Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Volta a Portugal: Gari Bravo etapa erreginan protagonista izaten ahalegindu da
Partekatu:      

Volta a Portugal: Gari Bravo etapa erreginan protagonista izaten ahalegindu da

03-08-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeko txirrindulariak etapen lehian jarraitzen dute Portugaleko Voltan. Gaur Gari Bravo protagonista izaten saiatu da etapa erreginean, Belmonte eta Guarda arteko 173 kilometroko etapa gogorrean.

Bravo talde batean aurretik joan da lehenengo kilometroetan, Torre mendatearen lehen igoeraren aurretik, baina taldeak ez du inoiz abantaila handirik hartzen utzi.

Tropel nagusiak Torre mendatearen bigarren igoeraren aurretik harrapatu du Bravo, helmugatik 90 bat kilometrora.

Aitor González eta Beñat Txoperena bosgarren etapa ere saiatu ziren protagonista izaten, ustez ihesaldiak aukera asko zituen etapan. Baina orduan tropelak ere ez zuen aukerarik eman.

Gaurko protagonista nagusia Joni Brandao (Efapel) izan da, helmugatik 85 kilometrora jo du erasoa eta Rui Vinhasen (W52-Porto) lidergoa kolokan jarri nahi izan du. Baina liderraren taldearen nagusitasunak bertan behera utzi ditu Efapel taldeko txirrindulariaren asmoak.

Gustavo Velosok (W52-Porto) irabazi du seigarren etapa.

Bihar 182 kilometroko etapa laua izango dute txirrindulariek,  Figueira de Castelo Rodrigo eta Castelo Brancoren artean.

Argazkiak: Volta Portugal