Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, dena ematera Asturiasko Itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, dena ematera Asturiasko Itzulian

26-04-2018

Maila bikaina eman ostean Gaztela-Leon eta Alps itzulietan, Euskadi-Muriasek erronka berriari ekingo dio Asturiasko Itzulian, hiru etapatan ospatuta asteburuan.

Mikel Aristi, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Edu Prades, Óscar Rodríguez eta Sergio Rodríguez euskal taldearen zazpi txirrindulariak dira eta horiek denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko dute, oso gertu izan ondoren Gaztela eta Leonen, hiru aldiz bigarrenak.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Helburua azken lasterketen maila ematea da eta taldearen lan ona burutzea. Ibilbide gogorragoarekin eta Acebo gainean saio bat amaituta, ilusioz beterik goaz itzulia ospetsuan irabazteko. Bizkarra, Gari (Bravo), Óscar (Rodríguez), Prades edo Aristi haien aukerak izango dituzte. Gogoak baditugu besoak altxatzeko, baina burua galdu gabe; izan ere, taldeak merezi du hori".

Etapak:
Ostirala 27. 1ª etapa: Oviedo – Pola de Lena, 177 km
Larunbata 28. 2ª etapa: Soto de Ribera – Alto del Acebo, 171 km
Igandea 29. 3ª etapa: Cangas del Narcea – Oviedo, 118 km

Ibilbideak ez du atsedenik eskainiko. Mendateak sei izango dira, 3. mailakoak, lehendabiziko egunean, Carabanzokoa (2 km ea %10era), helmugatik sei kilometrotara. Acebo gainak, larunbatean, lasterkera erabakiko du, 10 kilometro %8ra. Eta  El Violeo (2ª), 3,6 km %8,4ra) Oviedoko helmugatik zazpi kilometrotara da azken egunean.

Parte hartuko duten beste 15 talde honako hauek izango dira: Movistar Team (WorldTour); Burgos-BH, Caja Rural-Seguros RGA, Manzana Postobón, Israel Cycling Academy, Fortuneo-Samsic (Profesional Continental); Fundación Euskadi, Radio Popular-Boavista, W52-FC Porto, Aviludo-Louletano, Bicicletas Strongman, Team Medellín, Coldeportes-Zenu, Team Ukyo eta Lokosphinx (Continental).

Argazkia: Photo Gómez Sport