Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aritz Bagües-ek Intervuelta saria lortu du Asturiaseko Itzuliko etapa erreginean
Partekatu:      

Aritz Bagües-ek Intervuelta saria lortu du Asturiaseko Itzuliko etapa erreginean

30-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Aritz Bagües txirrindularia protagonista izan da eta Intervuelta saria lortu du Asturiaseko Itzuliko Soto Ribera eta Alto del Acebo artean jokatu den 177 kilometroko etapan, aurtengo lasterketako gogorrena.

Eguraldi txarrak etapa asko gogortu du eta txirrindulariek haizea, euria eta elurra, azken mendatean, jasan behar izan dute. Bagües ihesaldian ibili da azken kilometroetara arte, maila handiko bost txirrindulariekin batera, hala nola, Carretero (Movistar), Veloso (W52-Porto) edo Prades (Caja Rural), besteak beste.

Mikel Iturria, 12 postuan, taldeko onena izan da Nairo Quintanak (Movistar Team) irabazitako etapan eta bigarren Raúl Alarcón (W52-Porto) lasterketako líder berria izan da. Gaurko etaparen ostean, Gari Bravo da taldeko onena sailkapen nagusian, liderrarengandik 1:38-ra.

Bihar azken etapa izango da jokoan, Cangas del Narcea eta Oviedo artean (121 kilometro) eta El Violeo 2. mailako mendatea helmugatik 7 kilometrora izango dute.