Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Disur 2.000 enpresak Euskadi ? Murias babestu du
Partekatu:      

Disur 2.000 enpresak Euskadi ? Murias babestu du

02-04-2018

Disur 2.000 enpresak, egoitza Legazpin duenak, 2018 denboraldian Euskadi Murias taldea babestu duen enpresa berrietako bat da. Enpresa taldeko txirrindularien kaleko arroparen eta teknikarien (auxiliarrak, kirol zuzendariak,…) janzteko arroparen hornitzailea da.

Disur 2.000 Euskadi Murias taldeak Eibarren jarriko duen “stand”-ean izango da, datorren ostiralean eta larunbatean, egun hauetan ospatzen ari den Itzulia Basque Countryn.

Rakel Uribeetxeberria (gerente de Disur 2.000): “Nahiz eta enpresa txikia garen, kirol euskalduna eta proiektu hau babestu nahi dugu, ahal dugun neurrian. Euskadi Murias taldeko kideen arropa laneko arropa da eta ahalik eta erosoago egon daitezen nahi dugu, lantzen ditugun ehun-teknikoak hobetuz”.

Jon Odriozola (Euskadi – Murias taldeko kirol managerra): “Guretzat oso garrantzitsua da etxeko enpresen babesa jasotzea eta proiektu honekin bat etortzea. Beti esan dugu guztion taldea izan nahi dugula eta oso pozik gaude Disur 2.000 enpresaren babesa jaso dugulako”.
Lan Baldintzen Babeserako Produktuetan espezialistak dira Disur 2000 SL-n, eta merkatuko soluziorik onenak dituzte laneko babesean, segurtasunean eta higienean profesionalek dituzten beharrei erantzuteko. Produktu horiek guztiak punta-puntakoak dira bai teknologian, baita diseinuan ere, Segurtasunaren arloan Europar Batasuneko arauen araberako ziurtapenak dituzte eta Ingurumenarekiko errespetua barne hartzen dute.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium