Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, dena ematera munduko onenen aurka
Partekatu:      

Euskadi-Murias, dena ematera munduko onenen aurka

18-01-2018

Euskadi-Murias eta Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak 2018 urteko denboraldia eta 33 txirrindulariak aurkeztu ditu gaur Grupo Muriasek Gorbeia Merkataritza Gunearen Zinemetan, Gasteizen. Bi talde euskaldun, harrobiari begira eta nazioarteko mailan; Euskal Herritik mundura. Orain, proiektu sendoa eta osoa; etorkizunean, ordea, zabalagoa.

Etorrera bikaina izan da, izan ere politikarien ordezkatze zabala izan du aurkezpenak, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria Jon Redondo eta Emakunde zuzendaria Miren Izaskun Landaida buruan izanik, besteen artean. Abraham Olano, Joseba Beloki, Igor Gonzalez de Galdeano, Egoi Martinez, Dani Clavero, Kiko García, Cesar Solaun, Koldo Fernandez de Larrea, Iker Camaño, Espainiako Emakumeen hautatzailea, Ramontxu Gonzalez Arrieta, edota Lizarte taldeko zuzendaria, Juanjo Oroz, profesional ohiek babesa eman diote proiektuari.

Juan Mari Guajardo speaker-rak eta Arritxu Iribar kazetariak aurkezpena gidatu dute eta bi taldeen urtea zabaldu dute. Euskadi-Murias taldeak jauzia ematen du eta goi mailan lehiatuko da urtarreletik urrira. Bizkaia-Durango-Euskadi Murias taldea, berriz, behar zuen bultzakada jaso du emakumeen tropelean jarraitzeko.

Kirol egutegia ezin hobea izango du Jon Odriozolaren taldeak, hainbat herritan, esaterako, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Kolonbia, Portugal, Britainia Handia, Norvegia… Catalunyako Itzuliak gonbidapena baieztatu zuen azken astean; taldea Euskal Herriko Itzulian eta Donostiako Klasikoan ere izango da; eta Espainiako Itzulia-arena zain dago zuzendaritza. Izan ere, Euskaltel-Euskadik parte hartu zuenetik 2013. urtean, ez da talde euskaldun lasterketa horietan izan.

Hasteko, honako hauek dira urtarrilaren eta otsailaren probak: Challenge Mallorca, Grand Prix Cycliste la Marseillaise, Etoile de Bessèges, Vuelta Comunidad Valenciana, Colombia Oro y Paz, Tour Provence, Vuelta Murcia, Clásica Almería, Vuelta Andalucía eta Tour Haut Var.

Bestetik, Bizkaia Durango-Euskadi Murias emakumeen taldea hainbat klasiko ospetsuetan lehiatuko da: Gante-Wevelgem, Flandesko Tourra edota Lieja. Ez du ahaztuko gertukoenak, Durango-Durango Emakumeen Saria eta Emakumeen Bira. Azkenik, itxaropena du Agurtzane Elorriaga zuzendariak Giro Rosa lasterketara itzultzeko.

Jon Odriozola (Euskadi-Murias kirol managerra): “Gaur egun handia da, historikoa egia esan euskaldun txirrindularitzarentzat Euskadi Murias taldeak lehiatuko baita maila gorenean munduko txirrindulari eta talde onenekin aurka. Gaur, egun irikagarria da. Murias etxearen gabe ez ginateke hemen egongo gaur, ezin dut gehiago eskertu. Mila esker, Murias”.

Julián Eraso (OCETAren presidentea, Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostiko Klasikoaren antolatzailea): “Ezin pozago gaude Euskadi-Murias eta Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeen aurkezpenean izateagatik. Lehen, euskal zaleak gorapaitu nahiko nituzke. Euskadi ezaguna da munduan zehar zaleei esker. Haiek eusten diote euskal txirrindularitzari.  Zalantzarik gabe, itzela da hori”.

Agurtzane Elorriaga (Bizkaia Durango-Euskadi-Murias taldeko kirol zuzendaria): “Murias etxearen babesa ezinbestekoa izan da gure taldea indartzeko. Ez dakigu nola eskertu hori. Kirol mailan, ilusioz beterik ekingo dio denboraldiari”.

Euskadi-Murias: Jon Aberasturi (1989), Mikel Aristi (1993), Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Mikel Bizkarra (1989), Gari Bravo (1989), Aitor González (1990), Julen Irizar (1995), Mikel Iturria (1992), Julien Loubet (1985), Eduard Prades (1987), Óscar Rodríguez (1995), Sergio Rodríguez (1992), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989), Héctor Sáez (1993), Beñat Txoperena (1991) y Gotzon Udondo (1993).

Bizkaia Durango-Euskadi Murias: Sandra Alonso (1998), Alice Maria Arzuffi (1994), Dani Christmas (1987), Henrietta Colborne (1998), Míriam Gardachal (1998), Lucía González (1990), Aroa Gorostiza (1999), Irati Idirin (1994), Ane Iriarte (1995), Lierni Lekuona (1995), Cristina Martínez (1996), Yessica Pérez (1992), Anna Stricker (1994).