Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea lehiaketara itzuliko da Tour de Doubs-en
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea lehiaketara itzuliko da Tour de Doubs-en

08-09-2017

“Helburua garaipen bar lortzea da eta amaierara arte ahaleginduko gara”, adierazi du Rubén Pérez-ek
 
Euskadi Basque Country – Murias Taldea lehiaketara itzuliko da igande honetan, Tour du Doubs-en (Frantziako Kopa). 180 kilomtero izango ditu lasterketak Morteau eta Pontarler artean. Ohikoa den moduan, frantziako talderik onenak izango dira bertan.
 
Rubén Pérez-ek zuzenduko du taldea frantziako klasikan: “Limousin eta Portugal ondoren geldialdia izan dugu eta indarberrituta ekingo diogu lehiaketari eta borrokatzeko gogoz. Oso lasterketa zailak dira, asko lehiatzen da errepidean, eta gogorrak egiten dira. Ahalik eta goien amaitu nahi dugu frantziako klasika hauetan eta ez gara erlaxatuko, denboraldia amaitu arte garaipen bat lortzeko helburua lortzen ahaleginduko gara”.
 
Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Mikel Bizkarra, Beñat Txoperena, Aritz Bagües, Aitor González, Óscar Rodríguez, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe y Txomin Juaristi.