Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo, lasterketa buruan sartu da Portugaleko Voltako lehenengo etapan
Partekatu:      

Gari Bravo, lasterketa buruan sartu da Portugaleko Voltako lehenengo etapan

28-07-2016

Portugaleko Voltako lehenengo etapa ospatu zen atzo, Ovar eta Braga hirien artean. 167 kilometroko ibilbidean, itzuliko lehenengo mendateak topatu zituzten txirrindulariek eta 40 gradu inguruko tenperaturak jasan zituzten.

William Clarke (Drapac), Sergey Luchshenko (Astana City), Nuno Meireles (LA Alumínios) eta Bruno Arminail (Armeé de Terre) txirrindulariek osatu zuten eguneko ihesaldia. Helmugatik 30 kilometrora taldea harrapatu zituen eta Efapel taldeak kontrol lanetan aritu zen Daniel Mestreren mesedetan.

Portugaldarrak garaipena lortu zuen esprintean eta maila horia janztea lortu zuen. Gari Bravo 18º postuan sartu zen, onenen taldean. Oscar Rodriguezek maillot zuria galdu zuen, 2 minutu eta 22 segundora iritsi baitzen.

Gaur bigarren etapa izango da jokoan, Viana do Castelo eta Fafe artean. 160 kilometroko ibilbide bihurria izango dute eta helmugatik 20 kilometrora Salto de Pedra Sentada mendatea gainditu behar izango dute.

Argazkia: Volta a Portugal

Sailkapenak