Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Taldeak lan ona egin du Valentziako Itzuliko taldekako erlojupekoan
Partekatu:      

Taldeak lan ona egin du Valentziako Itzuliko taldekako erlojupekoan

01-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bide onetik hasi du Valentziako Itzulia, taldekako erlojupekoan 18. Postua lortuz. Orihuelan ospatu da estreineko etapa, 39 kilometroko ibilbidean.

Jon Odriozolak zuzendutako taldeak 47:26ko denbora egin du, BMC Racing Team irabazlearengandik 4:09ra.

“Oso eskarmentu gutxi daukagu taldekako erlojupekoetan eta denbora gutxi izan dugu gaurko etapa prestatzeko. Berri ona da guretzat Kontinental Profesional mailako taldeen aurretik ibiltzea. Erlojupeko duina egin dugu eta bihartik aurrera aurpegia ematen eta maila ona erakusten jarraitu nahi dugu”, adierazi du Jon Odriozola kirol zuzendariak..

Alicante eta Denia artekoa izango da biharko etapa. 178 kilometro eta hirugarren mailako bost mendate izango ditu ibilbideak.