Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Lege Oharra
1.www.murias-taldea.com Interneteko domeinuaren titularra MURIAS EQUIPO DEPORTIVO SL da, IFK zenbakia 95389581 duena eta helbidea Txori-Erri etorbidea z/g, Arteaga eraikina 304 bulegoa 48160 Derio (Bizkaia) duena, aurrerantzean ENPRESA.
 
2. www.murias-taldea.com webgunearen deskribapena. www.murias-taldea.com domeinuan eskaintzen den zerbitzu nagusiena Euskadi Basque Country Murias Taldeari, bere produktuei, zerbitzuei eta jarduerei, parte hartzen duen lasterketa eta horietako emaitzei, produktuen promozioei eta babesleei buruzko informazioa ematea da, taldearen zaletu eta laguntzaileentzat.
3. Euskadi Basque Country Murias Taldearen zerbitzu-eskaintza. www.murias-taldea.com webgunearen bidez emandako zerbitzuak doakoak dira, gainerako baldintza orokorrei kalterik egin gabe libreki atzera bota daitezkeenak, ez bada zerbitzuan bertan zehazten kostu bati lotuta doanik. ENPRESAK uko egiten dio edukien erabilera okerren aurrean izan ditzakeen ardura orori, eta aldi baterako nahiz betirako edukiok eguneratzeko, murrizteko edo ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen du. Gainera, aurreikusi daitekeen kasuetan, erabiltzaileari zerbitzuak hobetzeko, mantentze-lanak egiteko edo besteren esku dauden arrazoiengatik zerbitzua etengo duela jakinaraziko dio ENPRESAk.
4. Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak. Euskadi Basque Country Murias Taldeak bere www.murias-taldea.com webgunean eskaintzen dituen zerbitzuak, baldintza orokor hauek eta legeen menean berauetan egindako aldaketak legeek xedatutakoaren arabera, eta ordena publikoan ohikotzat jotzen diren uste eta moral egokiaz, erabili beharko ditu erabiltzaileak, eta bera izango da erantzule bakarra. Erabiltzaileak ez du inolako kalte-ordainik (zuzeneko nahiz zeharkakorik) eskatzeko eskubiderik izango Taldearen nahiz besteren kausaz zerbitzuak aldi batean nahiz betirako eten izanagatik.
5. Jabetza intelektuala. www.murias-taldea.com webguneko eduki guzti-guztiak, dela testu, iturburu-kode, diseinu grafiko, animazio eta irudi, marka, izen komertzial eta izendapenak ENPRESAREN edota hirugarrengoen jabetza intelektual nahiz industrialekoak dira, eta legez babestuta daude. Euskadi Basque Country Murias Taldeak bere www.murias-taldea.com webgunean zerbitzuak eskaintzeak ez dakar inondik ere aipatu edukien jabetzari uko egiten dionik, eskualdatu edo lagatzen duenik edo erabiltzeko baimena ematen duenik, ez osorik ezta zatika ere. Halaber, ENPRESAk edo edukion jabetza-eskubidea duen hirugarrengo batek espresuki baimenik eman gabe inork ez du eskubiderik izango edukiok publikoki erabili, itzuli, moldatu, egokitu, ustiatu, kopiatu, banatu edo komunikatzeko. www.murias-taldea.com webgunea atzitzean eskura daitezkeen datu eta edukiak osorik nahiz zatika erreproduzitzeko baimenik ez da inondik ere izango (eta jazarpena egingo zaio), ezta jabetza industrial edo intelektuala arautzen duten legeetan xedatutakoaren aurka erabiltzeko ere.
6. Estekak (link-ak). ENPRESAk ez du bere gain hartuko www.murias-taldea.com webgunera eramaten duten hirugarrengoen webguneetan dagoen informazioaren inguruko erantzukizunik. Gainera, www.murias-taldea.com webgunean dauden esteketatik (link) atzitzen diren hirugarrengoen orrietako edukien gainean ere ez du erantzukizunik izango. www.murias-taldea.com webgunean dauden esteketatik (link) atzitzen diren hirugarrengoen orriei buruzko informazioa besterik ez da emango, eta inolaz ere ez da ulertuko orri horiek atzitzeko gomendio gisa. Bere webgunean murias-taldea.com domeinura edota berau osatzen duten orrietara eramango duen esteka ezarri nahi duten erabiltzaileek aurrez ENPRESAri jakinarazi beharko diote. Erabat debekatuta dago edukiak edo zerbitzuak hirugarrengoen orrietan jartzea, horrek Euskadi Basque Country Murias Taldearen, bere babesleen edota ENPRESAren irudia kaltetuko badu.
ENPRESAk eskubide osoa eta alde bakarrekoa izango du www.murias-taldea.com domeinura daramaten estekak debekatu, mugatu edo ezeztatzea eskatzeko. Eta hala iritziz gero, webgunearen titularrari komunikazio soil bidez jakinaraziko dio eta ez da horregatik diru-saririk inolaz ere eskatuko.
7. Aldaketak. murias-taldea.com domeinuan egindako azken aldaketen data eskatu ahal izango du erabiltzaileak posta elektronikoz info@murias-taldea.com helbidean. ENPRESAk baldintza orokor hauek moldatu edo eguneratu ahal izango ditu eta murias-taldea.com domeinuan argitaratuko ditu, webgunearen erabiltzaileei inolako jakinarazpenik egin behar izan gabe.
8. Legedi eta jurisdikzio aplikagarria. ENPRESAk nahiz erabiltzaileek dagokien edozein eskumen edo legedi aplikagarriri uko egiten diote eta Espainiako zuzenbide orokorraren pean jartzen dira. Halaber, XXXXX (Espainia) hiriko Epaitegi eta Tribunalen jurisdikziopean izango dira, aplikagarri diren legeek derrigorrez beste eskumen edo legediren bat zehazten ez duten bitartean.
9. Erabiltzailearen onespena. Erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri dituela adierazten du, ontzat ematen dituela eta murias-taldea.com domeinura sartzen den edo bertako zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean berauetan adierazitakoak oso-osorik baimentzen dituela. 
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium