Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarrak (11.) eta Euskadi-Muriasek kemena erakutsi dute Luintran
Partekatu:      

Bizkarrak (11.) eta Euskadi-Muriasek kemena erakutsi dute Luintran

05-09-2018

Mikel Bizkarrak erakustaldia eskaini du Espainiako Vueltako 11. etapan, Mombuey (Zamora)-Luintra (Ourense), 207,8 km, lasterketaren luzeena, ihes eginda bizkaitarra munduko onenekin eta 11. sailkatuta helmugan.

Saio oso gogorrean, ibilbidea eta erritmo bizia zirela-eta -batez besteko abiadura 48koa zen aurreneko bi ordutan-, 19 txirrindularien saiakerak helburua lortu zuen tropel buruan; Edu Prades, Mikel Iturria eta Hector Saez saiatu ziren lehenago zoratzeko saioan.

Pinot (FDJ), Majka (BOH), Mollema (TFS), Henao (SKY), Roche, De Marchi eta Teuns (BMC), Fraile (AST), Benoot (LTS) edota Rolland (EFD) aurkariek Bizkarra laguntzen zuten. Multzokoek ez dute elkar ondo ulertu eta hainbat eraso izan dira, baita Bizkarrak berak bat jo du. Amaieran, aurrean heldu da faboritoen aurretik, 11. sailkaturik.

Mikel Bizkarra: "Vueltako etapa gogorrena izan da eta taldeak sekulako lana egin du. Izan ere, ez nuen helburu ihes egitea, baina Edu, Iturria eta Hector hainbat aldiz saiatu dira eta ihesaldia beranduegi osatu da. Horregatik, nik lekukoa hartu dut taldekideak laguntzeko. Goi mailako ihelsaldia zen. Azken 70 kilometroak benetako zoramena izan dira. Egia esan, pozik amaitu dut txirrindulari horiei eutsita, sufrimendu askorekin egia esan. Edonola ere, pena badut ere emaitza hobea ez dudalako lortu".

Mikel Iturriak, berriz, erorikoa izan du helmugatik 58ra eta urradurak ditu gipuzkoarrak ezkerreko lepoan eta belaunean. Bestetik, Edu Prades eta Oscar Rodriguez oso ondo aritu dira bukaeran, 31. eta 40. helmugaratuta onenen oso gertu. Hortaz, Euskadi-Murias taldeak zortzigarren postua bereganatu du saioan eta hamargarrrena du nagusian.

Biharko etapak, 12.a, ibilbidea errazagoa du, 181 km Mondoñedo eta Faro de Estaca de Bares (Mañón) herrien artean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium