Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Ander Insaustik seigarren postua lortu du Portugaleko Voltako hirugarren etapan
Partekatu:      

Jon Ander Insaustik seigarren postua lortu du Portugaleko Voltako hirugarren etapan

30-07-2016

Jon Ander Insausti seigarren sailkatu da Portugaleko Voltako hirugarren etapan. 158 kilometroko ibilbidea izan dute txirrindulariek, Montalegre eta Macedo de Cavaleirosen artean. Talde guztia bikain ibili da ihesaldia harrapatu nahian eta azkenean Insaustik lortu du aurrera jotzea.

William Clarke (Drapac Cycling), etapako irabazlea, eta Marco Frapporti (Androni) Insaustiren taldearen aurretik ihes egin dute eta lasterketa buruan ibili dira.

Atzetik, Jon Ander Insausti sei txirrindulariko taldean ibili da, aurreko bikotearekiko bi minutuko atzerapenarekin kilometro askotan zehar, baina ez da akordiorik izan bikotea harrapatu eta garaipenaren lehian sartzeko. Rui Vinhas (W52-Porto), taldeak lortu duen abantailari esker, lidergoa eskuratu du. Daniel Mestre (Efapel), gaur arteko liderra, orain 3 minutu eta 13 segundora dago.

Tropela 9 minutuko atzerapena ere izan du, baina Efapel taldeak egindako lanari esker, 4 minutu eta 44 segundora iritsi dira azkenean.
 
Bihar etapa erabakigarria izango da jokoan. 192 kilometroko ibilbidea izango dute Bragançan hasi eta Mondim de Basto mendatean izango dute helmugara. Etapan zehar beste 4 mendate igo behar izango dituzte.

Argazkia: Volta a Portugal

Clasificaciones